Ertzaintzak ARGIAko kazetari bati eraso egin dio

  • Igande arratsaldean, Donostiako Gipuzkoa Plazan, Ertzaintzak Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari eraso egin dio, bere lana egiten ari zela.


2016ko ekainaren 20an - 11:54
Gorka Bereziartua, galtza hautsita kazetari lana egiteagatik.

Ertzaintza asanbladan lurrean eserita zeudenak identifikatzen eta kolpatzen hasi zen unean, 16:20ean, jarraipena egiten ari zen Bereziartuak bideoan grabatu zuen. Azpiko bideoan ikus daiteke ARGIAko kazetariak jasotako testigantza.

Une batean, agente bat zuzenean beregana joan, eskuaz mugikorra kentzen saiatu eta lurrera bota zuen, galtza eta jertsea hautsiz, hark kazetaria zela behin eta berriz esan arren. Ez zioten kazetari txartela ateratzeko aukerarik eman, eta behin lurrean, txartela atera eta erakutsi arren, erretenitu egin zuten. Era horretan, hainbat zauritu eragin zituen kargaren momentua ongi grabatzea eragotzi zuen Ertzaintzak. Bereziartuak salaketa jarri du erasoa egin zion ertzainaren aurka.

ARGIAko lantaldeak Gorka Bereziartuari babes eta elkartasun osoa adierazten die. Horrez gain, Ertzaintzaren jarrera salatu nahi du. Eraso horien atzean, kazetariak kikiltzeko asmoa dagoela ikusten dugu, eta informatzeko eskubidea eskubide unibertsala dela gogorarazi nahi dugu. Herritarrok gertatzen ari denaren berri izateko eskubidea dugu. Horrekin lotuta, azken asteetan Gipuzkoa Zutik dinamikaren barruan, Donostiako Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ekintzak bideoan grabatzen aritu direnak identifikatzen eta informatzeko eskubidea urratzen aritu direla ere salatu nahi dugu.

Kalean publikoki gertatzen ari dena grabatzea eskubidea da, herritarren defentsa eta froga balizko botere gehiegikeriaren aurrean. ARGIAk jaso zuen azken erasoaren harira, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak arbuiatu zuten Mozal Legea. Espero dugu ez dutela haren logika zigortzailea aplikatuko eta informatzeko eskubidea berma dezatela eskatzen dugu.

Gogorarazi nahi dugu Mozal Legearen ez zuela aplikatuko onartu zutela Gipuzkoako Batzar Nagusiek, ARGIAren aurkako eraso baten harira. Mozal Legearen espiritua ez aplikatzeko eskatzen dugu.

Erasoak eraso, ARGIAk hedabide gisa bere irakurle eta komunitatearentzat garrantzitsu diren gaien berri ematen jarraituko du. Kazetaritza ez da delitua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Eguneraketa berriak daude