Errusiatik bidalitako bi hegazkin bete laguntza humanitario iritsi dira Kubara

  • Errusiatik laguntza humanitarioz beteriko bi AN-124 hegazkin heldu dira igande gauean Kubara, elikagaiak eta COVID-19 gaitzetik babesteko baliabideekin.


2021eko uztailaren 26an - 13:06
Azken eguneraketa: 15:22
Kubara heldutako hegazkinetako bat. (Argazkia: Prensa Latina)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

88,8 tonako karga bidali dio Errusiako Gobernuak Kubakoari eta igandean heldu da Habanako aireportura. Gari-irina, kontserba latak, eguzkilore olio findua eta erabili eta botatzeko milioi bat musuko kirurgikok osatzen dute bidalketa, Prensa Latina agentzia kubatarrak zabaldu duenez.

Harrera ekitaldian, Betsy Diaz Kubako Barne Merkataritzako ministroak eskertu egin dio keinua Errusiako gobernuari, Kubako herriaren, alderdiaren eta agintarien izenean.

Ministroak adierazi du garrantzi berezia duela dohaintzak, herrialdeko azken aldiko protestak medio. "Gure herrialdea une konplexuak bizitzen ari da COVID-19aren aurkako borrokan, egoera konplexuagatik". Errusiak Kuban duen enbaxadore Andrei Guskovek nabarmendu du uharteak AEBen blokeo ekonomiko, komertzial eta finantzarioari egin behar diela aurre COVID-19ari aurre egiten ari denean ere.

Guskovek aurreratu du Errusia eta Kuba era koordinatuan lanean ari direla sendagaien behar bereziak ezagutzeko, eta datozen egunetan beste karga bat bidaliko dutela Moskutik sendagaiz betea.

Egun bertsuetan Hego eta Ertamerikako Estatuek osatzen duten Celac komunitateak 800.000 xiringa bidali dizkio Kubari pandemiari aurre egiteko estrategiaren barnean.

Bi norabidetako elkartasuna

Kuba laguntza humanitarioa jaso du AEBetako Gobernuak inposatu blokeoaren ondorioz zenbait hornigai lortzea zail duelako. Egoera horretan ere, ordea, mundu osora mediku brigadak bidaltzen jarraitzen du COVID-19ari aurre egiten laguntzera. Gaur egungo datuak ez badakizkigu ere, 2020an, mundu osoko 60 herrialde baino gehiagotan zeuzkaten laguntza programak, ia 40.000 kolaboratzailerekin, horietatik ia 20.000 medikuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kuba
2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!