Errusiako zientzialariek transgenikoak debekatu nahi dituzte hamar urtez

  • Errusiako zenbait zientzialarik trangesnikoak hamar urtez debekatzea eskatu dute. Epe horretan transgenikoek osasunean duten eragina aztertuko lukete. Irina Ermakova Errusiako Segurtasun Genetikoko Erakundearen lehendakariordeak dioenez, “hamar urteko tarte horretan zenbait froga eta esperimentu egin litezke, baita ikerketa lerro berriak zabaldu ere”.


2013ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
RIA Novosti / Vladimir Vyatkin
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Interfax agentzia errusiarrari esan zizkion hitzok Ermakovak, eta gaineratu, azterketa nahikorik ez dagoela genetikoki eraldatutako elikagaiak merkaturatzeko. “Horrela lortutako elikagaien erabilerak eta kontsumoak tumoreak eragin diezaizkieke abereei, baita minbizia eta obesitatea ere”. Ermakovak nabarmendu zuen, bestalde, transgenikoak kontsumitu diren lurraldeetan gizakion artean diabete eta minbizi kasu gehiago azaldu direla bestela baino.

Irailean Transgenikoen gaineko arautegia onartu zuen Errusiako Legebiltzarrak. Hortaz, osagai transgenikoak dituzten produktu guztien erregistroa egitera behartzen du legeak. Monsantoren arto transgenikoaren inportazioa eta salmenta ere debekatu zuten behin-behingoz, Frantziako ikerketa batek minbizia eragin dezakeela jakinarazi eta gero. Errusiako legearen arabera, Errusian ezin da transgenikorik landatu, baina transgenikoak zenbait elikagaitan erabiltzea ez du esplizituki debekatzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Eguneraketa berriak daude