Errusiako 40 diplomatiko baino gehiago kanporatu dituzte Belgikak, Herbehereek, Txekiak eta Irlandak

  • Beste herrialde batzuek egin moduan, Irlandak Errusiako lau diplomatiko kanporatu ditu, Txekiak bat, Herbehereek hamazazpi, eta Belgikak Errusiako misioko beste 21 kide.


2022ko martxoaren 30ean - 15:21
Errusiako enbaxada Amsterdamen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atzo Errusiak Lituania, Estonia eta Letoniako hamar diplomatiko kanporatu zituen, Baltikoko hiru errepublika hauek beste hainbat diplomatiko errusiar kanporatu ostean. Handik gutxira, Irlandak, Txekiak Herbehereek eta Belgikak guztira 43 diplomatiko errusiar kanporatu zituzten.

Irlandak lau kanporatu ditu, "diplomatiko estatusa duten pertsonen funtzioekin bateraezinak diren jarduerak egiteagatik". Antzeko arrazoiengatik kanporatu dituzte Herbehereek hamazazpi diplomatiko eta Belgikak Errusiako misioko 21 kide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

2025eko maiatzaren 28
Istanbul II

Eguneraketa berriak daude