Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

  • Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko deportatuak izateko.

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa (Ezkerra) eta Shabana Mahmood Justizia ministroa (Eskuina). Simon Dawson / Richard Townshend (Wikipedia Commons)

2025eko abuztuaren 13an - 11:33
Azken eguneraketa: 13:19
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 10ean Britainia Handiko Gobernuak lege proposamen bat iragarri zuen, Ingalaterran eta Galesen kondenatutako delitugile migratzaileak berehalakotasunez deportatzeko. Justizia Ministerioaren arabera, erreforma hori "poliziaren zaintzapean dauden delitugile atzerritar guztiei eta atxilotu berri dituztenei" aplikatuko litzaieke Neurri berri horrekin, espetxe sistemaren gainkarga arintzea eta atxilotze kostuak murriztea espero du gobernuak. Ekainean egin zuten gaiaren inguruko lehen erregulazioa. Horren aurretik, kondenatuek sententziaren %50 bete behar zuten deportatuak izateko, ekainean onartutakoaren ondoren sententziaren %30era jaitsi dute langa; igandeko proposamenak langa hori kendu eta zigorra bete gabe ere deportatzea ahalbidetzen du.

Erresuma Batuko Gobernuak zabaldutako datuen arabera, preso atzerritarrak preso guztien % 12 inguru dira, eta urteko batez besteko kostua 54.000 libera ingurukoa da espetxeko plaza bakoitzeko (62.350 euro inguru). Hala ere, neurriak salbuespenak ditu: ez litzateke aplikagarria izango kondenatuak Erresuma Batuko segurtasun nazionala mehatxatzen duten delitu berriak egiteko "froga argiak" dauden kasuetan, ezta betiko kartzela zigorrak betetzen dituztenetan ere.

Erresuma Batuko Justizia ministro Shabana Mahmoodren hitzetan, gobernua "neurri zorrotzak" hartzen ari da delitugile migratzaileak deportatzeko. Alderdi Laborista boterera ailegatu zenetik 2024ko uztailean, 5.200 pertsona deportatu diutuzte. Proposamenaren komunikatuan hurrengoa adierazi zuen Mahmoodek: "Gure mezua argia da: gure abegikortasunaz abusatzen baduzu eta gure legeak hausten badituzu, kanporatu egingo zaitugu". Modu berean, Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministroak hurrengoa idatzi zuen sare sozialetan: "Herrialde honetara etorri eta krimen bat egiten baduzu, ezin zara hemen geratu. Ahalik eta azkarren deportatuko zaitugu".


 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Deportatuak
Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


2022-09-15 | ARGIA
Hiru deportatu politiko itzuli dira Euskal Herrira Cabo Berdetik eta Kubatik

Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, uda honetan etxera itzuli dira Emilio Martinez de Marigorta eta Felix Manzanos Cabo Berdetik eta Iñaki Rodriguez Kubatik. Oraindik, baina, beste bost deportatu eta 24 erbesteratu politiko daude Euskal Herritik kanpo.


Miren Azkarate Badiola. Maletadun haurren kontakizuna
“Maletadun haur, nerabe eta heldu sentitu naiz”

Askotariko egoerak bizi izan dituzten euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben testigantzak biltzen ari da Miren Azkarate Badiola donostiarra, liburu batean argitaratzeko. Konparatzeko inolako asmorik gabe,  “ezberdinak baitira espetxeratuen eta atxilotuen... [+]


Eugenio Barrutiabengoa Zabarte ‘Arbe’
“Etxera bueltatu nahi dut, hemen gauden guztiek bezala”

Eugenio Barrutiabengoa Arbe arrasatearra 1978an errefuxiatu zen Ipar Euskal Herrian. Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea 1981ean atxilotu zuten lehenbizikoz, eta asignazioa apurtu ostean Baionan bigarrengoz, 1984an. Venezuelara deportatu zuten orduan, María... [+]


Epaiketarik gabeko kondena amaigabea

1984. eta 1989. urteen artean Frantziak, Espainiarekin adostuta, 70 euskal herritar deportatu zituen Afrikako eta Hego eta Erdialdeko Amerikako hamar herrialdeetara. Euskal Herrian 60ko hamarkadan loratu zen pizkunde eta borroka zikloari estatuek emandako erantzun... [+]


Juanjo Aristizabal eta José Miguel Arrugaeta
Bizitza oso bat deportatuta

Juanjo Aristizabal Kortajarena trintxerpearrak eta José Miguel Arrugaeta San Emeterio bilbotarrak ondo ezagutzen dute deportazioa. 1984an deportatu zituzten biak: Panamara eta ondoren Kubara Arrugaeta; Panamara eta ondoren Venezuelara Aristizabal. 2014an itzuli zen Euskal... [+]


Ione Idigoras Santana
“Aitortza egin behar diegu seme-alaba eta bikotekide guztiei, asko sufritu eta eman dute”

Ione Idigoras ez duzu deportatuen zerrendan aurkituko, baina 30 urtez sufritu du lehen pertsonan. Bere bizipen gordina beste askoren arteko bat dela dio, bereziki emakume eta seme-alaba askorena, eta ahaztutako errealitate horien aitortza aldarrikatzen du, minez bezain irmo.


2020-09-29 | Mikel Eizagirre
José Antonio Arbesú diplomatiko kubatarra zendu da

Diplomazialariak 80ko hamarkadan Euskal Herriko deportatuekiko adierazitako “elkartasuna eta konpromezua” azpimarratu dute erbesteratuek.


2020-04-03 | ARGIA
40 urteko ihesaren ostean hil da Txetxu Urteaga azkoitiarra

Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiar deportatua zendu da ostegun honetan Venezuelan, minbiziaren ondorioz. 1979an egin zuen ihes Azkoititik eta 1984an atxilotu zuten Frantzian. Urte berean, maiatzean Venezuelara deportatu zuten. Han bizi izan da orain arte, minbiziak hil duen... [+]


“Bukaera urosera beti heltzen garen antiheroiak gara euskaldunak”

Gertakari gordinari kolorezko kontakizuna emateko gaitasuna du Etxegaraik. Are, genero jakina hautatu du horretarako: abentura. Bere deportazioaren 35 urteko abenturaren azken orria idaztekotan da: oro berria egiten zitzaion soldadu ohiarena.


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


Alfonso Etxegarai deportatua etxera itzuli da 5.000 kilometro egin ostean

1978an Plentzia utzi egin behar izan zuen Alfonso Etxegaraik, eta 1986tik Sao Tome eta Principe Afrikako herrialdean bizi behar izan du gaur arte.


2018-01-29 | Mikel Asurmendi
Orain 34 urte hasitako deportatuen egoera amaitzeko garaia da

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) legeria arrunta eta “errealitate printzipioa” eskatu du iragan asteburuan, Irunen egindako IV. Foro Sozialaren karietara. Kolektibo honen iritziz, iheslari eta deportatu andana etxera liteke “salbuespenezko... [+]


Eguneraketa berriak daude