Erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia azaroaren 2an hasiko da Hernanin

  • Bigarren urtez antolatu du Hernaniko Udalak zinemaldia, giza eskubideen urraketen aurrean sortzen diren erresistentzietan fokua jartzeko. Nazioarteko zein Euskal Herriko hamar film eskainiko dituzte, doan, azaroaren 2tik 12ra, eta solasaldiak ere egongo dira egile eta adituekin.

Hernaniko Udalak bigarren urtez antolatu du doako zinemaldia, nazioarteko zenbait herritako erresistentzia istorioak ezagutzeko. / Argazkia: Hernaniko Udala.

2023ko urriaren 30ean - 09:15
Azken eguneraketa: 11:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegunetik igandera proiektatuko dituzte sei film luze eta lau labur, bi astez, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Azaroaren 2tik 12ra izango da Hariak zinemaldia, baina azaroaren 4ko arratsaldean egitaraua eten egingo dute, euskalgintzak euskararen aurkako oldarraldi judizialari erantzuteko Bilbon antolatu duen manifestazioa dela eta.

Munduko hainbat herritako giza eskubideen urraketak ikusarazteko helburua du Hariak zinemaldiak, baina “erresistentzien istorioetan” fokua jarrita: “Antolakuntzak eta komunitateak duten indarra nabarmendu nahi dugu”, zehaztu du Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak. Emanaldien ostean, jorratutako gaiei buruzko solasaldiak antolatu dituzte, egileekin nahiz adituekin.

Iaz formatu bera izan zuen zinemaldiak, eta “esperientzia positiboa” izan zela baloratuta, Kulturarteko Plaza Feministako ekimena errepikatzea erabaki du Hernaniko Udalak. Filmez gain, Araks Sahakyan artista armeniarraren erakusketa ere egongo da ikusgai azaroan. Artistak berak aurkeztuko du azaroaren 3an, Nuit blanche performance eta solasaldiaren bidez.

Euskal Herriko filmez gain (tartean Esti Urresolaren Cuerdas eta Ander Iriarteren Karpeta Urdinak), nazioartekoak ere emango dituzte, hala nola Armenia, Argentina, Kolonbia, Espainia, Kenia eta Txileko zenbait erresistentzia istoriori buruz hitz egiteko. Azpimarratu dute Hariak zinemaldian emango dituzten ikus-entzunezko asko nazioarteko jaialdietan egon direla eta sarituak izan direla. Jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, azpitituluekin, eta doakoa izango da sarrera

Egitarau osoa jarraian:

Azaroak 2, osteguna: 18:00etan zinemaldiaren eta erakusketaren irekiera, eta Arnaud Khayadjanian zuzendariaren Anahide film laburra, diasporan bizi direnek sentitu dezaketen emozioetako bati buruzkoa.

Azaroak 3, ostirala: 18:00etan Araks Sahakyanen Nuit blanche performancea eta solasaldia artistarekin. Ondoren, Diana Kardumyan zuzendari armeniarraren Tombé film laburra, eta jarraian Asier Blas Zientzia Politikoetan EHUko doktoreak Armeniako egoera politikoaren testuinguru historikoa kokatuko du.

Azaroak 4, larunbata: 11:00etan Ihitten elkartearen Lasarte-Oria, istorio zumez egina dokumentala. Hiru belaunalditako emakumeen ahotsak biltzen ditu, hainbestetan isildutako istorioak lotzeko eta ehuntzeko. Ondoren, solasaldia izango da Ihitten elkarteko Idoia Garzes Aldazabal eta Inge Mendioroz Ibañezekin.

Azaroak 5, igandea: 11:00etan Madrilgo Cañada Reali buruzko Guillermo García Lópezen Aunque es de noche film laburra. Jarraian, Mujeres de Tabadol plataformako Houda Akrikezekin solasaldia, auzoan argindarrik gabe daramatzaten hiru urte hauetako borroka azaltzeko.

18:00etan, The Letter dokumentala, Kenyako errealitatea ezagutzeko. Sorginkeriak egitea leporatzen dioten emakume heldu baten istorioa kontatzen du. Ondoren, Afrikako emakumeen egoera testuinguruan kokatuko du Trifonia Melibea Obono kazetari, politologo, irakasle eta Afrikako emakumeari eta generoari buruzko gaien ikertzaile ginearrak.

Azaroak 9, osteguna: 18:00etan Freytter elkartearen El caso Freytter dokumentala, 2001ean Kolonbian eraildako Jorge Adolfo Freytter irakaslearen kasua kontatzen duena. Ondorengo solasaldian izango dira haren seme Jorge Freytter-Florian, aitaren hilketa ikertu zuena, Julian Martinez Vallejo ikerketa kazetaria eta Maria Alejandra Rojas Ordoñez feminista eta lider soziala.

Azaroak 10, ostirala: 18:00etan De la resistencia a la existencia dokumentala, Tiempo Argentino egunkariaren kasua ezagutzeko. Langileek autogestiotik berpiztu zuten egunkaria, eta gaur egun Argentinako kooperatiba handiena dena sortu zuten. Solasaldia kazeta horretako langile ohi eta Buenos Airesko Unibertsitateko irakasle Malena Winerrek emango du.

Azaroak 11, larunbata: 11:00etan Esti Urresolak Cuerdas film labur saritua aurkeztuko du, eta Meatzaldea Bizirik plataformako Sara Ibañez ere bertan izango da.

18:00etan Arica dokumentala, Txileko Arica hirian izandako isuri toxikoei buruzko ikerketa azaltzen duena. Ondoren, enpresa transnazionalek beste lurraldeetan izaten duten eragina aztertzeko, Globalizazioaren Zorraren Behatokiko Julia Martí ikertzaile ekofeministak hitzaldia emango du.

Azaroak 12, igandea: 11:00etan Euskal Herriko torturari buruzko Karpeta urdinak dokumentala, Ander Iriarte zuzendariak aurkeztuta. Besteren artean, ikus-entzunezko onenaren 2023ko Argia Saria jaso zuen film horrek. Irakurri hemen Xabier Letona kazetariak Iriarteri egindako elkarrizketa: "Jaurlaritzak baditu 300 arrazoi torturaren gaiarekin jarraitzeko: Ertzaintzaren 300 tortura kasuak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


BBCk Israelen alde egitera behartzen dituela salatu dute bere langileek

BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Espetxe zigorrik ez Alvarez aita-semeentzat, pankarta bat jartzen saiatzeagatik Donostian

Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude