Arabako erresidentzia pribatuetako langileek elkarretaratzea egin dute lan baldintza txarrak salatzeko

  • Erresidentzia pribatuetako langileek elkarretaratzea egin dute asteartean Gasteizen, lan baldintza txarrak salatzeko. Lan baldintza txarrek erresidentziako erabiltzaileek jasotzen duten zaintza kaltetzen dutela adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 2an - 09:13
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sektoreak bizi duen prekarizazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute Arabako hirugarren adineko erresidentzia pribatuetako langileek, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.

Araban ez dago lan hitzarmenik, langileek 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute hilabetean eta 1.792 ordu egiten dituzte lan urtean. Halaber, horretarako titulaziorik ez izan arren erizaintza, garbitzaile edota sukaldari lanak egitera behartuta daudela salatu dute.

Lan baldintza hauek erresidentzietako erabiltzaileengan eragin zuzena duetela adierazi dute gaurko elkarretaratzean eta ez dute “merezi duten kalitatzeko harreta jasotzen”.  Higiene pertsonal desegokiak jaso eta sendaketak  kualifikatu gabeko pertsonalak egiten dizkietela azaldu dute. Besteak beste, edadetuek inolako ekintzarik egin gabe denbora gehiegi pasatzen dutela salatu dute ere.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.