Errekaleorren bi zine-proiekzio egitea debekatu diote Zinelekuri Gasteizko Udalak eta Arabako Aldundiak

  • Bi film proiektatuko zituzten Errekaleor auzo askean, baina azken orduan instituzioek Zinelekuri debekatu egin diote bertan filmak ematea. Ekitaldiak publikoak ziren debekatu dituztenean, eta Errekaleor Bizirikek “zentsura” dela salatu du.


2019ko uztailaren 19an - 10:18
Argazkia: Gasteizko Udala.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zinelekun aurten publikoari irekitako emanaldien artean, bi Errekaleor auzo askean egin behar ziren, baina asteazken honetan Gasteizko Udalak eta Arabako Aldundiak debekatu egin dituzte. Programazioa publikoki aurkeztua zegoen debekatu aurretik, eta propagandarako kartelak, esku-orriak eta interneteko iragarkiak zeuden.

Errekaleorreko gaztetxean jarri behar zuten lehenengo filma Dos instantes de fotografía involuntaria zen, eta bigarrena Documentar el dolor y la rebeldía. Asteazkenean Zinelekuren kudeatzaileei bi emanaldi horiek ezin zituztela Errekaleorren egin esan zieten, eta Etxanobe lorategian egingo dituzte emanaldiak azkenean.

Errekaleorrek zentsura salatu du

Filmen emanaldiaren debekua ezagutu ostean, Errekaleor Bizirik elkarteak ohar bat kaleratu zuen: “Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez bezalako pertsonek telefonoa hartu zuten eta gure auzoan ekintzak egitea debekatu zieten Zinelekuko antolatzaileei”.

Debeku hau zentsura dela salatu dute gainera: “Haien politika egiteko eran edozer egin eta desegiten dute, zentsuraz baliatuz Gasteizko errealitatea ezkutatzeko. Bai, Errekaleor existitzen da, Gasteizko auzo bat da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
Eguneraketa berriak daude