"Errekaleorreko egitasmoak Gasteiz osoari zabaldu nahi dizkiogu"

  • Maiatzaren 18an beteko da urtebeteko Errekaleor auzo askeari udalak argia moztu zionetik. Hilabeteetako lanaren ondoren, eguzki plaken bidez energetikoki buruaskia da dagoeneko auzoa, eta honek bizi eredu jasangarriago eta komunitarioagorako aukera zabaldu die, besteak beste. Hainbat proiektu dituzte eskuartean, eta egitasmo horietako asko Gasteizko kolektiboei zabaldu dizkiete: ensaio lokala, herri inprenta eta baratza, adibidez. Errekaleor Bizirik proiektuko kide den Jon izan da Zebrabidean, honen gutziaren berri emateko.


2018ko maiatzaren 08an - 08:52

Albiste hau Zebrabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude