Erraustegiaren esleipena behin-behinean eteteko agindu du Donostiako epaitegiak

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusian GuraSOS elkarteak jarritako helegitearen inguruan erabaki bat eman arte errauste plantaren lizitazioarekin ez segitzeko agindu dio Donostiako 2. Administrazio epaitegiak Gipuzkoako Aldundiari.


2017ko urtarrilaren 5ean - 16:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostiako epaitegiaren esanetan, kautelazko neurri gisara, Gipuzkoako Aldundiari agindu dio ez segitzeko GuraSOSek Auzitegi Nagusian "suspenditzea eskatu duen ekintzaren" adjudikazioarekin, hau da, erraustegia eraikitzea, honek helegitearen inguruan erabaki bat hartu bitartean. Horrela egingo balu "administrazioa epaile" bihurtuko bailitzateke, Victor Mora epaileak autoan (pdf) dioenez eta ez litzateke alde baten tutela judiziala errespetatuko. Orain, hamabost eguneko epea dago Donostiako epaitegiaren ebazpenari helegitea jartzeko.

Helegitea Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Planari jarria dio errausketaren kontrako eta osasunaren aldeko guraso elkarteak eta Auzitegi Nagusiak datozen asteetan erabaki bat hartuko duela uste dute.

GuraSOSek lehen balorazioa ohar bidez plazaratu du. Elkartearen ustez autoaren irmotasunak zalantzan jartzen du "esleipena erresoluzio judizialak itxaron gabe sustatzen ari diren administrazioen" jokabidea. 17:30etan Donostiako Atotxako epaitegira joateko "premiazko" deialdia egin du, honek arrazoi eman diola-eta.

Bertan dozenaka lagun elkartu dira. GuraSOSek oinarrizko eskubideen inguruan jarri du azpimarra "horien gainetik ez dago ezer" eta "hurrengo bilera Foru Aldundian" egiteko nahia azaldu du.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.