Erraustegia geratzea eskatu dute milaka lagunek Donostian

  • Larreko Mahaiak larunbatean (otsailak 29) Donostian deitutako manifestazioak Donostia erdigunea inguratu du. Milaka manifestari, etorkizuna erretzea eragozteko eskean. Milaka lagun, geure ekonomia, osasuna eta ingurumena babesteko exijitzen, eta etorkizuna ez erretzeko eskatzen. Guztiak, ofizialki piztear izan dezaketen Zubietako erraustegia geratzearen aldarriarekin bat eginik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 02an - 09:10
Argazkia: noaua.eus.

Babes zabala eta erantzun itzela izan du larunbaterako Larreko Mahaiak deituta Donostian egin den manifestazioak. Eragileen aldetik, euskal gehiengo sindikalak, eragile sozial eta ekologista anitzek bat egin dute mobilizazioarekin. Eta baita herritarrek ere. Mobilizazioa Easo plazatik abiatu eta helmugara, Bulebarrera bidean zihoala manifestarien katea nabarmen hazten joan da.

"Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna!" goiburua zeraman pankartari eusten eta manifestazio buruan Larreko Mahaiak biltzen dituen eragileen ordezkariak abiatu dira. Atzetik, bidea kantuan egin duten Usurbil nahiz Zarautz aldeko hainbat abeslari. "Errausketarik ez" gorri koloreko hizki larriak eusten segidan beste talde bat. Pankarta gehiago ere ikusi ditugu; "klima larrialdia. Denbora agortzen ari da" zioen Extinction Rebellion eragilearena, edota haien seme-alaben osasunagatik kezkaturiko guraso taldearena, GuraSOSena, erraustegiaren eraginak zer nolako lur eremua kalte dezakeen ohartarazten duena.

GuraSOSen baitan ama talde batek abiarazitako "Kontuz, ama naiz!" ekimenarekin bat eginik, hainbat lagun buruan zapian zutela, eta kartel aldarrikatzaileekin; "ama naiz, natura naiz, zertan ari zarete?", zioen batek. Gogoan izan, aste hasieran Usurbilgo frontoian aritu ziren prestaketa lanetan.

Erraustegiaren aurkako banderolak noiznahi eta nonahi ikus zitezkeen manifestarien eskuetan. Eta aipatzekoa noski, besteren artean, Usurbil nahiz Zubieta inguruetako bizilagunen parte hartzea. 

Eta manifestazio bidean zehar, Donostia erdigunea hartu eta ozen asko entzun da aldarria; "ez, ez, ez, errausketarik ez!".

Ondorengo loturetan daude Larreko Mahaiaren eta Zaldibar Argitu! herri plataformaren adierazpenak eta Gros auzoan kioskoan abestutako kantak.

Larreko Mahaia: "Ez diogu begirik kenduko hor ondoan eraiki diguten munstroari".

"Zaldibar Argitu!" herri plataforma: "Norabide berean jarraituz gero, beraien hondakinetan itoko gaituzte".

"Baina guztiok batera, erraustegia botatzera. Usteltzen hasia dago eta, laster eroriko da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude