Erraustegia geratu eta osasuna babesteko aldarriak Kontxa inguratu du

  • Covid19-aren eraginez, ezohiko segurtasun neurri artean egin dute aurten, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi egun honetan, Zubietako erraustegia geratu eta osasuna babesteko giza katea. Hondakinak erraustea, klima aldaketan sakontzea dela gogorarazi dute, Alderdi Ederren hasi, Kontxa zeharkatu eta Donostiako udaletxe atarian amaitu duten mobilizazioan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 14an - 09:34
(Argazkia: Noaua)

"Erraustegirik ez, osasuna bai!" aldarriak oihartzun zabala izan du igande honetan Kontxako badian. Zubietako erraustegia geratu eta herritarron osasuna babestearen aldeko giza katea egin dute Donostian, estropadetako bigarren jardunaldi egun honetan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako mobilizazioarekin bat egin dute eragile anitzek; tartean, LAB, ELA edota CCOO sindikatuek, EHBildu, Ezker Anitza, Alternatiba alderdiek...

Azaroaz geroztik probaldi fasean jada lehengaiak erretzen izan eta laster, Zubieta gaineko planta guztiz martxan jarri asmo dutela ohartarazi nahi zuten gaurko mobilizazioarekin, "urte askotan instalazio hau bultzatu duten talde politiko (PNV, PSE), Foru Aldundi, GHK eta enpresek (Urbaser, Murias, LKS, Altuna y Uria...). Bere tximiniei kea darie hilabete hauetan eta zoritxarrez laster frogatu ahal izango da askotan salatu ditugun pozoinak inguruan zabaltzen ari direla".

Egoera horren aurrean ordea, "urte askotan errausketaren aurka eta hondakinen kudeaketa arrazional baten alde ari garenok borrokan jarraitzen eta jarraituko dugu, askotan esan bezala badagoelako errausketa baino osasuntsuagoa, ekologikoagoa eta merkeagoa den alternatiba", antolatzaileen esanetan.

 

Giza kate mugikorra

Bizi dugun osasun krisialdira egokitutako giza katea izan da aurtengoa, "denon ahaleginez erraustegia gelditzea" xede zuena. Ilaran, partaideen artean segurtasun tartea bermatuta, musukoekin eta geldialdirik egin gabe osatu dute bidea. Beste urteetan, estropadak amaitu artean Kontxako hondartzan egoten dira. Aurten ez, Donostiako udaletxe ataritik abiatu, Alderdi Eder eta aipatu hondartza zeharkatu ditu, handik Perla aldera jo dute eta bueltan berriz, udaletxe atariraino. 

Bidean etengabekoak izan dira errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko oihuak, baita erraustegiaren sustatzaileei zuzenduriko "zuen negozioa, gure miseria" gisako aldarriak ere. 

Pankartetako batek argi zioen; "lotsagarria. Errausketa=klima aldaketa". Herritarrek eskutan eraman dituzten aldarrietan ere, gogorazi dute "zuen negozioa, gure minbizia" dela edota "zuen negozioak gure osasuna kaltetzen du". Agintariei zuzenduriko mezuak ere baziren tartean; errausketaren aurrean, alternatibak badirela gogoraraziz.

Horren aldekoa, gipuzkarron osasuna, ingurumena eta ekonomia  babestuko dituzten alternatiben aldekoa baitzen, urte luzeren ostean, gaur ere berriz egin beharrean aurkitu diren giza katea.

(Argazkia: Noaua)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude