Erraustegia gelditzeko eskatu dute Gipuzkoako hainbat herritako anbulategietan

  • Gipuzkoako 18 herritako osasun zerbitzuen egoitzaren atarietan erraustegiaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte asteazkenean, zehazki Andoain, Arrasate, Astigarraga, Bergara, Donostia, Hernani, Irura, Lasarte, Legazpia, Mutriku, Oiartzun, Pasaia, Errenteria-Orereta, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaian.


2018ko apirilaren 19an - 11:32
Irudian, Lasarte-Oriako osasun etxe atarian egindako protesta. (Argazkia: EAM)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Protesta ekitaldiak direla eta EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldutako idatzian azpimarratu dituzte Zubietako erraustegiak inguruko herrietako biztanleei ekarriko dizkien osasun kalteak, oroitaraziz horrelako kalteez azken aldian mundu osoko erraustegien inguruan zabaldu diren albisteak.

Mobilizazioetan bildutako herritarrek GHKri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari berriro ere eskatu diete Zubietako erraustegiaren obrak gelditu eta frogatuta dauden “alternatiba merke eta osasuntsuak” Gipuzkoa osoan ezartzea. EITBn gaiari buruzko eztabaida publiko eta teknikoa ere eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude