"Errausketa: kantzerra, heriotza eta ustelkeria" aldarrikatuko dute Europako Parlamentuan

  • Errausketaren aurkako mundu osoko taldeak biltzen dituen GAIA aliantzak eta Zero Waste Europe elkarteak bi eguneko batzarra ari dira egiten asteazken eta ostegunean Bruselasen eta Europako Parlamentuari eskatuko diote debekatu dezala birziklatu ezin den edozein produktu ekoiztea.


2019ko apirilaren 03an - 12:05

"Errausketa iruzurra da" eta "Errausketa: minbizia, heriotza eta ustelkeria" salatuko dute egunotan Bruselasen bilduta dauden mundu osoko talde eta elkarteek. GAIA aliantzak eta Zero Waste Europe elkarteak apirilaren 3 eta 4an Altiero Spinelli eraikinean bildurik, Bruselasen, Ponferradako agiria berretsi eta Europako Parlamentuari eskatuko diote debekatu dezala birziklatu ezin den edozein produktu ekoiztea. "Ingurumen osasuntsu baten eskubidea –esan dute– sartu beharra dago Europako Giza Eskubideen Itunean eta Nazio Batuen Erakundearen Oinarrizko Eskubideen Gutunean".

Asteazkenean, 3, GAIAk aztertuko du "Errausketaren aurkako eta Zero Zaborren aldeko Ponferradako Agiria", Leongo hiri horretan 2018ko urrian prestatu eta sinatu zutena Espainiako Estatutik bildutako herri mugimenduek. Ponferradako Agiriaren sinatzaileen artean daude Hego Euskal Herriko taldeak ere: Errausketaren Aurkako Mugimendua, Hernanin Zero Zabor, 3 Mugak Batera, eta abar.

Apirilaren 4an, osteguna, zehazki aztertuko dute erraustegien eta hondakinak erregaitzat darabiltzaten porlan-fabriketako errausketaren egoera Europan: erraustegietan eta Zero Zabor ereduan urrats berri bat ematea eskatuko diote Europako Legebiltzarrari: debekatu dezala birziklatu ezin den edozein produktu ekoiztea.

Estatu Espainoleko mugimenduen artetik, Leongo Bierzo Aire Limpio plataformak darama jardunaldiak sustatzeko lana.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude