Ernaiko kideek Cebek patronalaren egoitza itxi dute, prekarietatea salatzeko

  • Nafarroan gazte bat lan istripuan hil ondoren, Bizi dinamikaren barnean egindako protesta izan da. 2018. urtean 68 hildako utzi zituen prekarietateak eta aurten bi hildako izan dira dagoeneko.


2019ko urtarrilaren 17a - 11:43
Argazkia: @ernaigazte
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ernaiko kideek Cebek Bizkaiko Patronalaren egoitzako ateak sinbolikoki itxi eta pintaketak egin dituzte. Lan munduan gazteek pairatzen duten prekarietate egoera salatzeko egin dituzte protestak.

“Enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez harago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan. Bizi baino, bizirautera kondenatuta gaude” salatu du Ernaik.

Otsailaren 16an prekarietatearen aurka Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako deia ere luzatu dute.

Argazki gehiago (Topatu bidez):

 


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.