Iaz 47 emakume hil zituzten Espainian, eta aurten lau dira jada indarkeria matxistagatik hildakoak. Espainiako Barne Ministerioak hainbat neurri onartu ditu emakumeak eraso matxistetatik babesteko helburuarekin, eta eztabaidak aurrera jarraituko duela dirudi: erasotzaileen aurrekari penalen berri emateko baliabide juridikoak aztertuko ditu. Fiskaltzak babes neurri gehiago eskatu ditu.
Asteartean eta asteazkenean Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen ministerioak polizia indarrak bildu ditu, tartean Ertzaintza eta Foruzaingoa. Onartu dute "kasu batzuetan" erasotzaileei eskumuturreko telematikoak jartzea biktimek eskatu gabe ere, emakumeengandik urruntzea kontrolatzeko. Kasu horiek izango lirateke andrea arrisku maila ertainean, altuan edota muturrekoan dagoela baloratzen dutenean fiskalek. Berria-k jaso duenez, iaz eraildako emakumeen %43k salaketa jarria zuten aurrez, baina horien herenek baino gutxiagok izan zuten babes neurriren bat.
Bileran, ontzat jo dute erasotzaileen arriskugarritasuna baloratzeko formulak eguneratzea. Emakumeen Aurkako Indarkeriari Buruzko Aretoko fiskal Teresa Peramatok iritzi dio egungo datu sistemekin "ez dela nahikoa", eta Barne Ministerioak onartu berri dituzten neurriek ere ez dutela baliabide nahikorik bermatzen.
Aurrekari penalen babesa, eztabaidan
Beste eztabaida puntuetako bat izan da erasotzaileen aurrekariak ezagutaraztea, emakumeen babeserako baliagarri izan daitekeenetan. Iazko emakumeen hilketen %40an, gizonak aurrekari penalak zituen. Azkenean ez dute aldaketarik erabaki horren inguruan, baina eztabaidatzen jarraituko dutela iragarri dute. Peramato fiskalak berak ez zuen begi onez ikusi aurrekarien berri modu orokortuan ematea, datuen babeserako legea urratzen duela argudiatuta.
Bestalde, Clara Campoamor elkarteko abokatu José Miguel Fernández López de Uraldek, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, balantza beste aldera lerrokatu du: "Aurrekari penalak datu publikoak dira, ez pertsonalak. Emakumeen bizitzarako eskubidea horren aurretik dago", azaldu du asteazkenean.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]