"Erasotu, inbaditu eta giza eskubideak urratzen dituen gobernu baten ondoan kokatu da Espainiako Gobernua"

  • Abdulah Arabi, Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaria da. Publico hedabidearen La Base saioan elkarrizketatu dute. Marokok aldebakartasunez planteatutako Sahararen autonomia Espainiako Gobernuak ontzat eman izanaz galdetu diote, baita egun bizi den egoeraz eta aurrera begira saharar herriak dituen asmoez ere.


2022ko martxoaren 22an - 11:06

Nola baloratzen du Fronte Polisarioak Marokok publiko egin duen Espainiarekiko akordioa?

ABDULAH ARABI. Marokok Espainiari egiten dion presioaren zati da, zeren parametro diplomatikoetan, komunikazio bat filtratzea beste aldea baldintzatzea da. Uste dut filtratutako eduki horrek estuasunean jartzen duela Espainiako Gobernua: Espainiako kanpo politiketan kontsentsua izan duen markotik ateratzen saiatzen ari da, hau da, nazioarteko zuzenbidea defendatzetik, Nazio Batuen erabakietatik. Beraz, Espainian egon den kontsentsu hori hausten du eta batez ere, honen ondoan kokatzen da: erasotzailea, inbaditzailea eta nazioarteko zuzenbidea urratzen duenaren aldean, eta honek aldebakartasunez egindako proposamenaren ondoan. Beraz, hori da makurtzea Europan defendatzen saiatzen ari den horren justu kontrara.

Fronte Polisarioak jaso al du komunikazio zuzenik Moncloatik?

A. ARABI. Batere ez.

Nolakoa da egun Sahara mendebaldeko egoera?

A. ARABI. Gerra aurrera eramaten saiatzen jarraitzen dugu. Urte eta erdi daramagu gerran Marokoko ejerzito ekupatzailearen aurka. Borrokan jarraitzen dugu, isiltasunaz eta blokeo informatiboaz gaindi. Pentsatzen dugu Europa orain dagoen egoeran, une egokia dela nazioarteko zuzenbidea defendatzeko, herrialde batek beste bat erasotu ahal izatea saihesteko eta batez ere, egintza burutu bat bihurtzea eragozteko. Eta hori da hain justu Espainiako Gobernuak egin duena, Marokoren nahimen espantsionisten alde hartu duen erabaki honekin.

Nola tratatzen ditu sahararrak Mohamed VI.aren errejimenak?

A. ARABI. Alde okupatuan, zoritxarrez giza eskubideak etengabe urratuz. Uste dut Sultana Jaya-rena oso adibide argia dela [Marokoko paramilitarrek bortxatu dute]. Ekintza horren aurrean gobernuak isildu izana deigarria bada, baina esatea Sahara Mendebaldea autonomia bat izan daitekeela Marokoren barruan, humanitateak defendatzen dituen parametro guztietatik ateratzea da. Eta historiak erakutsi digu hori saihestu behar dela kosta ala kosta.

Espainiako Gobernuak traizioz jokatu izan du lehenago. Zergatik da hau berezia?

A. ARABI. Garai konplexu batean datorrela, orokorrean humanitatearentzat, hirugarren mundu baten aukera jokoan dagoelako. Uste dut une aproposa zela nazioarteko ordena berrantolatzeko, mundu honek bestelako ordena bat eta orain arte indarrean egon diren arauen bestelakoak behar dituelako. Ikusi duguna da, beste behin, nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak jarri beharrean real politic-en gainetik, real politic-ean aurrera egin dela herri guztiek dituzten helburu legitimoen kalterako, kasu honetan Sahararen herriaren kalterako.

Argelia geoestrategikoki erabakigarria da gasa Espainiara esportatzeko. Bertako agintariek nola hartu dute akordio hau publiko egin izana?

A. ARABI. Uste dut diplomazian enbaxadore bat kontsultetara deitzeak adierazten duela zerbait gaizki hartua izan dela. Baina gai hau Espainia eta Argeliaren harremanei dagokien zerbait da. Guk esan dezakeguna da Argeliak saharar herriarekiko jarreran azken 46 urteetan kanpo politiken oinarriei eutsi diela. Frogatu ditu herri serio bat dela, fidagarria, esaten duena egiten duena eta egiten duena esaten duena.

Fronte Polisarioaren eta saharar herriaren aurrera begirako egoera zein da?

A. ARABI. Espainiako Gobernuaren erabaki honek ez du ezer aldatzen Sahara Mendebaldeko konflikto politiko eta juridikoaren izaera. Jarraitzen du deskolonizazio gai bat izaten, Nazio Batuen Asanblada Orokorreko IV. Komisioak zehaztu zuen markoaren barruan. Saharar herriak borrokan jarraituko du, lehenik, nazioarteko zuzenbidea defendatzeko eta baita ere gerra bidez egiten ari garen defentsa legitimoa delako. 29 urtean frogatu dugu bide baketsua nahi dugula, baina baita ere argi utzi dugu determinazioa dugula borrokarekin jarraitzeko gure helburuak lortu arte.

Zergatik uste duzue aldatu duela Espainiako Gobernuak jarrera?

A. ARABI. Azken hilabeteetan presio eta xantaia estrategia erabili du Marokok. Batez ere immigrazioaren bidez, Espainiako Gobernuaren posizioa baldintzatzen saiatu da: Alemaniaren jarrera hartu zezan, onartzeko autonomiaren aukera irtenbidea dela. Eta zehaztu behar da, autonomiaren aukera jasoa dagoela Nazio Batuek egindako bake planean, independentziaren aukerarekin batera. Baina autonomia plana aldebakartasunez aurkeztu du Marokok, Sahararentzat irtenbide bakar moduan. Alemaniak, Frantziak eta beste herrialde batzuek egin dutena izan da autonomiaren aukera hori irtenbide modura ikusten dutela. Guk aukera hori onartu dugu bake planean, baina aukera horren aurka agertzeko aukera genuke prozesu batean, eta saharar herriak onartzen badu autonomia baliogarria dela, onartuta geratuko litzateke eta Fronte Polisarioak bere egingo luke. Baina Marokok aurkeztu duen autonomia plan hau nazioarteko ligaren markotik ateratzen da, nazioarteko zuzenbidetik ere bai.

Guk ulertzen dugu hau dela Espainiako Gobernuak ordaindu beharreko bidesari bat, bi herrialdeen arteko harremanak berrezartzeko.

Zein da Mohamed Lamin kazetariaren egoera? Jakin denez Marokoko kartzelan torturatua izan da. Eta zein den Aminetu Haider ekintzailearen egoera, Pegasus programarekin espiatu egin baitute.

A. ARABI. Oso egoera larria da, giza eskubideen defendatzaileak direlako. Okupatua den Mendebaldeko Sahara pairatzen ari den blokeo informatiboa hausten saiatzen ari dira eta hori da Marokoren erantzuna. Guk ezin dugu Marokorengandik ezer espero, giza eskubideen urraketak, gu isiltzea eta gure lana baldintzatuko duten bijilantzia sistemak besterik ez.

Aminetu Haider-en kasua nabarmena da, indarkeria jasan du bere eskuetan, kartzelaratu egin dute eta ondoren espiatzen saiatu dira teknologikoki oso aurreratua den programa baten bidez. Inor ez da atera hori salatzera edo azalpenak eskatzera, hori normalitatearen barruan balego bezala Marokorengandik datorrenean.

Hori da Marokok erabili duen xantaia sistema, baldintzatzeko. Guk batez ere Espainian jartzen dugu arreta, bera delako administratzailea eta erantzukizun zuzena duelako eta bitartekari rola betetzera deitua zelako. Bada hartu duen erabakiarekin aukera hori galdu du guztiz.

[...]

Inork ez du ulertzen gobernu batek, bere gizarteak saharar herriarekiko sentimendua eta elkartasuna duenean, nola hartu dezakeen erabaki bat  eraso, inbaditu eta giza eskubideak urratzen dituen herri baten ondoan kokatzeko. Duela hainbat astetik beste zerbait defendatzen ari direnean Europan.

Hemen ikusentzun daiteke La Base saioa: 25. minutuan hasten da elkarrizketa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude