Eraso sexista berri bat salatu dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan

  • Udaltzaingoa gizon baten bila dabil, abuztuaren 25eko goizean emakume bati erasotzeagatik. Erasoa goizeko 10:00ak aldera gertatu zen Zazpi Kaleen inguruan. Gizon batek emakume bat eraso zuen lizunkeriaz hitz eginda, eta emakumeak egindako eskaerei entzungor eginez; borondatez aurkako ukitzeak egin zizkion.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 26an - 09:42
Hiru eraso salatu dituzte Bilbon. Argazkian, horietako baten ondoren egindako elkarretaratzea. Argazkia: uriola.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jarraian, emakumeak erasoa salatu zuen ingurunean zebiltzan udaltzainen aurrean. Hauek Udaltzaingoaren Miribillako Komisaldegi Nagusira eraman zuten salaketa formalizatzeko. 

Udalak eraso sexista berri hau salatu du eta eraso sexisten aurka deitzen diren protesta guztiekin bat egingo duela iragarri du, baita Aste Nagusian eta hirian lekurik ez duten gizabidearen aurkako portaeren aurka antolatzen direnekin ere, guztiekiko errespetuan eta askatasunean oinarritutako berdintasunezko jaiak aldarrikatzeko asmoz.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude