Eraso matxisten aurrean EHUk erasotuak babesten ez dituela salatu du Hainka taldeak

  • Leioako campusean egin dute prentsaurrekoa Hainka Ikasle Feminista taldekoek, ostegunean. Martxoaren 8an irakasle baten partetik jasandako erasoa eta honen aurrean EHUk izandako jarrera pasiboa salatu dituzte.


2018ko azaroaren 08an - 16:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragan martxoaren 8an pairatutako erasoa izan dute hizpide ostegunean Leioako campusean. Azaldu dutenez, egun hartan deituta zegoen greba feministaren harira egindako egitaraua aurrera eramaten ari ziren, gizonezko irakasle batek makilaz mehatxu egin eta bi emakume* jo zituenean. Adierazi dutenaren arabera, eraso honetaz gaindi, irakasle honek hainbat urtetan kolektibo gutxietsien aurkako jarrera zapaltzailea izan du, hainbat irakasle, langile eta ikaslek salatu dutenez. “Egun hartan irakasle honek izandako jarrera ezin dugu ulertu jokabide isolatu gisa, baizik eta emakumeon* aurkako jarrera orokor baten azken muga bezala”, adierazi dute.

Jakinarazi dutenez, “erasoa burutu duen irakaslea ez da edozein irakasle”. Unibertsitatean bertan zein beste instituzio batzuetan kargu garrantzitsuak eta kontaktu sare zabala dituela, eta Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikasleen etorkizuna baldintzatzen duen figura dela eman dute aditzera. Erasotzailearen boterea tarteko, eta “vendetta pertsonal batengatik” honek norbaiten ibilbide profesionala zapuztu zezakeela kontutan hartuta, bide judiziala ez jarraitzea erabaki dute.

Bide judiziala baztertuta, EHUko Errektoretzaren Berdintasun Sailera jo zuten “babes eta laguntza bila”. Hainbat irakaslerekin, Medikuntzako dekanotzarekin eta Errektoretzarekin ere hitz egin zuten, eta Berdintasun Sailak erasoa burutu zuen irakasleari espedientea irekitzeko prozesua martxan jarriko zela adierazi zien, baita berauek babesteko prestutasuna ere, talde feministak azaldu duenez. “Prozesu honen hasiera, ordea, nahiko iluna izan zen. EHUko sail ezberdinen artean eztabaidak hasi ziren eta orokorrean denek eskuak lotuta zituztela ulertarazi ziguten (…) Bazirudien inork ez zuela esku-hartu nahi”. Azkenean barne espediente bat irekiko zela jakinarazi zitzaien EHUtik, eta berri gehiagorik ez zuten izan ikasleetako batzuk testigantzak ematera deitu zituzten arte. Azaldu dutenez, hasieran biktimatzat ezagutu zituen instituzioak erasotzaile gisa aurkeztu nahi zituela antzeman zuten.

“Erasotzailea inongo damurik gabe dabil fakultatean zehar, mespretxua erakutsiz mugimendu feministarekin lotzen duen ikasle orori (…) EHUri galdetu diogunean ea hainbeste denbora eta gero nola doan aurreko ikasturtean martxan jarritako prozesua, hau izan da jasotako erantzuna: espedientatuari, hots erasotzaileari soilik emango zaiola emaitzaren berri”, azpimarratu dute.

Egoera honen aurrean, EHUk biktimak ez dituela babestu eta prozesu administratiboa itxi asmoz hauek errudun sentiarazten saiatu dela salatu dute. Erasoa pairatu zutenei kasuaren gainean hartuko den erabakiaren berri ez ematea gaitzesteaz gain, EHU erasotzailearen konplizetzat jo dute: “Kanpora begira eta paperaren gainean, EHUk bere burua instituzio progresista eta feminista gisa aurkezten du (…) Prozesu honekin erakutsi du bere benetako izaera: honelako erasoen aurrean, erasotzailearen anonimotasuna eta pribilegioa babestu dituen instituzio bat, biktimak alde batera utzi dituena”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


Eguneraketa berriak daude