Boli Kostakoa zen hildakoa, eta LABek migrante langileen egoera salatu du. Aurten gutxienez 34 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
Eraikuntzako langile bat hil da Urruñan, gidatzen ari zen hondeamakina irauli eta azpian harrapatuta. Lurberri eremuan ari zen lanean.
Boli Kostakoa zen 50 urteko hildakoa. LABen arabera, 2019an iritsi zen Ipar Euskal Herrira, eta zenbait lanetan aritu izan da, "beti prekarietatean". Langile etorkinen egoera salatu du sindikatuak: "Argi dago langile etorkinak kolektibo kaltebera direla, eta, kasu askotan, beren segurtasuna arriskuan jartzen duten lan-baldintza prekarioetan lan egitea onartu behar izaten dute".
2023an Euskal Herrian izandako 34. lan-heriotza da; horietatik hiru hil dira Ipar Euskal Herrian.
Astearte eguardian gertatu da istripua. Dirudienez, gidatzen ari zen traktoreak zuhaitz bat jo eta zuhaitzaren eta traktorearen artean harrapatuta geratu da langilea.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, eta CGT sindikatuak Nafarroako Jauregiaren aurrean elkartu dira azken istripu hilgarriak salatzeko. Jakitera eman dutenez, igandean Argedasen izandako trafiko istripuan hil zen langilea lanera zihoan. Horrekin, dagoeneko 22 dira aurten lan... [+]
Pasa den ostiralean, maiatzak 12, Burlatako Iturrondo industrialdeko lantegi batean larriki zaurituriko langilea zendu da.
Astelehen goizean 39 urteko garraiolari bat hil da kamioia iraulita, eta astearte goizaldean bestea, Erriberabeitia parean kamioia errepidetik atera eta amilduta. Hiru garraiolarien sindikatuak eta LABek eta ELAk lan-istripuak salatu dituzte, eta sektoreko prekaritatearekin lotu... [+]
Fiskaltzak dioenez, industria hauts toxikoak arnastu ondoren bihotz-biriken geratzeagatik hil da. Mantentze-lanetarako azpikontratatuta zegoen langilea.