Uztailaren 12ko hauteskundeetara begira, erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die alderdiei Gure Esku dinamikak.
Gasteizko legebiltzarraren atarian egindako ekitaldian azaldu dute alarma egoerak argi utzi duela euskal autogobernuaren ahultasuna, eta erabaki propioak hartzeko duten gaitasunik eza.
Irakurri egin duten adierazpena osorik:
Bizi dugun osasun krisiak ez du mundua aldatu, baina bai munduari begiratzeko dugun modua. Argi ikusi dugu krisi honen irtenbidea ez ezik, etorkizun hobe eta justuago bat posible egiteko, aldaketak ezinbestekoak direla eta berreraikuntza hori herritarron eskutik etorri behar dela edo ez dela izango.
Alarma egoeraren kudeaketak agerian utzi du zein ahula den gure herriaren autogobernua. Estatuek krisia neurri zentralizatzaileak ezartzeko erabili dute; eta honela, egoera larrienei erantzuteko egokienak Gobernu zentralak direla sinestarazi nahi izan digute. Krisi globalei erantzuteko, nazioarteko lankidetza sustatzea garrantzitsua da, bai, baina batez ere, tokian tokiko neurriak behar ditugu. Izan ere, erabakiak herritarrongandik gero eta gertuago hartu, eta batez ere, herritarron gero eta parte hartze handiagoa ahalbidetu, gure bizitzetara hobeto egokitzen dira.
Era berean, iruditzen zaigu, egoeraren larritasuna aintzat hartuz, gure erakunde publikoek akordio politikoak eta lankidetza handiagoa sustatu beharko lituzketela alor ezberdinetako eragileekin. Krisiari herri gisa erantzuteko ezintasunak erakutsi du zein premiazkoa den gobernantza eredu demokratikoago baterantz urratsak egitea eta herri perspektiba eta izaera indartzea.
Ezbairik gabe, krisialdi honek oinarrian duen gabezia nagusietako bat da erabakitzeko ahalmen falta; horregatik, erabakiak hemen eta herritarrok hartzeko premia biderkatu du eta baita gure determinazioa hori lortzeko bidean. Zazpi urte ez baitira alferrik igaro. Erabakitzeko eskubidearen gaia gatazkagai izatetik agenda politikoaren erdigunean kokatzea lortu dugu herritarrok, gizarte zatitu bat ehunduz, burujabetzan sakonduz eta ekintza kolektiboan indarra jarriz. Eta hara non, lortu dugu erabakitzeko tresna geureganatu eta erabiltzen hastea, edota 175.000 lagun giza-kate batean mobilizatu eta EAEko estatus berriaren oinarrien inguruko adostasunetan eragitea. Ez dugu kasualitateetan sinisten, ziurgabetasun garaietan ere, aukerak guk geuk sortzea baino ziurtasun handiagorik ez baitago.
Beste etorkizun bat posible dela sinetsi dugu, eta etorkizun hori, herri hori, elkarrekin erabakiz eraiki nahi dugu. Krisialdi honek erakutsi dizkigun atzerapausoen aurrean, guk diogu gure bidean ez dugula pauso bakar bat ere atzera egingo; alderantziz, bide berriak urratzeko prest gaude.
Erabakitzeko eskubidea modu eraginkorrean legeztatzeko legealdia izan behar da datorrena. Askotan errepikatu dugu bide honetan denok dugula gure tokia eta norberak bakarrik bete dezakeela berea: herritar, eragile zein erakundeek. Euskal Autonomia Erkidegoan uztailaren 12an izango diren hauteskundeen atarian, gogora ekarri nahi dugu hamaika mobilizaziotan parte hartu dugun milaka eta milaka herritarron aldarria: estatus politiko berri bat behar dugu, erabakitzeko eskubidea izango duena ardatz, eta herritarrok prozesuaren oinarri. Alegia, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko modua jaso behar du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gai honen inguruan adostu beharreko proposamenak, eta horren baitan, estatus juridiko-politikoa erreferendum bidez erabakitzeko aukera. Horretarako, herri perspektiba, borondate politikoa eta akordio zabalak ezinbestekoak ditugu. Aukera historiko hau galtzea akats larria litzateke.
Alderdiek ezin diete bizkarra eman herritarren gehiengoaren nahiari, ezta beraien boz-emaileei ere. Herritarren ordezkariek gizarteari entzunda jardun behar dute eta, beraz, erabakitzeko eskubidearen alde dagoen adostasun zabala lege bihurtzea dagokie, betiere herritarron parte hartzea bermatuz prozesuan zehar. Elkarlanerako prest, guk gure eskua luzatu nahi diegu, eta udazkenean alderdi guztiekin bilera erronda bat egiteko prestutasuna adierazi nahi dugu; orain artean erantzunik jaso ez dugun haiei ere berriz ere elkarrizketarako gonbita eginez.
Erreferendumaren tresna behar dugu hemen eta herritarrok erabakitzeko, estatus politikoaz nahiz gai guztien inguruan. Aldarri honen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea helburu, atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa abiatuko du Gure Eskuk udazkenean, sinadura bilketa baten bidez, Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaile diren gainerako eragileekin elkarlanean. Gu, herritarrok, bidea egiteko prest gauden moduan, gure artean eskua luzatuz, elkartuz, eta antolatuz, ordezkari politikoei ere eskatzen diegu arduraz jokatu dezaten eta posible egin dezaten erabakitzeko eskubidea legeztatzeko legealdia izatea udazkenean abiatuko dutena. Ildo beretik, agerraldi honen bidez eskatu nahi diegu herritarroi publikoki azaltzea zein asmo eta konpromiso zehatz hartzen dituzten gai honen inguruan datozen hauteskundeei begira.
Gure konpromisoak tinko dirau: aurrera egingo dugu gure etorkizuna erabaki eta burujabe izan arte.
Ernaik manifestazio jendetsua egin du igandean Donostian, estropaden ostean, "Ekin eta bultza askatasunera" lelopean. Milaka gazte elkartu dira independentziaren alde eta faxismoaren aurka. Txiki eta Otaegi omendu dituzte, beren borrokarekin jarraitzeko konpromisoa... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]