900.000 euro jarriko ditu Jaurlaritzak Epsilon Euskadiren zuloa estaltzeko

  • Eusko Jaurlaritzak Sprilur sozietate publikoaren kapital handitzea onartu zuen atzo, guztira 939.700 eurokoa. Diru horrek kapitalizatuko du Sprilurren zuloa estaltzeko eskatutako mailegua. Zuloa nola sortu zen jakiteko berriz, 2004ra joan behar da: Epsilon Euskadi auto lasterketetako taldeari Azkoitian bi pabilioi eskaini zitzaizkion alokairuan, prezio merkeegian, hilean 450 eurotan.


2012ko ekainaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Epsilon Euskadi taldearen pabilioia

Epsilon Euskadi taldea 2002. urtean sortu zen eta diru publikoaren bidez finantzatu zen. Helburua Bat Formulako talde bihurtzea zen, baina operazioak huts egin zuen eta 50 milioi  euroko zorra zeukala jakinarazi zuen 2011ko hasieran. Enpresaren egoera zein zen ezagutzearekin batera, Jaurlaritzak jakin zuen Azkoitiko pabilioiak ez zirela adostutako helburuekin erabili.

Duela hilabete hasi zen Gasteizko gobernua zuloa estaltzen, Kutxabankekin lotu zituen 16,3 milioiko akordioaren bidez. Epsilon Euskadiren Miñanoko parke teknologikoko eraikina erosi zuen operazio horren bidez Jaurlaritzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epsilon auzia
2017-12-20 | ARGIA
Hiriko proiektuaren arduradunak kiebraren erruduntzat jo ditu epaileak

Hiriko auto elektrikoa sustatu zuen konpainiako arduradunak enpresaren kiebraren erruduntzat jo ditu Gasteizko merkataritza-epaitegiak. Jesus Echave, Iñigo Antia, Jose Luis Bengochea eta Fernando Achaerandiok 530.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko diete... [+]


8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat

Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Villadelprat Epsilon automobilgintza enpresako gestore izandakoarentzat. Iruzur ekonomikoa egin zuela hiru urte atzera izandako epaiketan erakutsi zen, eta orduan 900.000 euro ordaindu behar izan zituen.


Hiriko auto elektrikoaren sustatzaileen kontra kereila kriminala jarri du Arabako fiskalak

Diru zuriketa eta iruzurra leporatzen die, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako 17,7 milioi euro bidegabe xahutzeagatik.


Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi... [+]


Eguneraketa berriak daude