Epsilon auziko ikerketa batzordeak kurtso berria baino lehen aurkeztuko ditu ondorioak

  • EAEko Legebiltzarreko Batzordeak uztailaren 10ean aurkeztuko ditu Epsilon eta Hiriko enpresen kudeaketa ekonomikoaren inguruko ikerketaren ondorioak, EAJ eta PSEren babesarekin. Azken bi legegintzaldien ikerketarik azkarrena izango da, eta UPyD alderdiak sozialista eta jeltzaleen “boikota” salatu du.


2014ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Epsilon Formula 1eko munduan lehiatzeko sortu zen eta 46,2 milioi euroko diru-laguntzak jaso zituen (Argazkia: eitb.com)

Ikerketa Batzordea igandean bildu zen alderdien azken eskakizunak aztertzeko. Alderdi bakoitzak lantaldeari pertsona berri bat gehitzeko proposamena zuten mahai gainean, baina EAJk eta PSEk ezezkoa  eman zuten, lantaldea jada finkatuta zegoela argudiatuz.

Astearte honetan bilduko da berriz Batzordea, uztaila arteko egutegia finkatzeko. Uztailean ez da lanik egiten Legebiltzarrean, baina Batzordeak salbuespena egitea eskatu du, 10erako ikerketaren ondorioak eman nahi dituztelako.

“Asko dute ezkutatzeko”

Igandean UPyDk komunikatu bat igorri zuen EAJ eta PSEren jarrera salatzeko. “Gertatutakoa ez dutela argitu nahi” eta “eskandalua lehenbailehen lurperatu nahi dutela” diote.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 60 milioi euro eman zizkieten Epsilon eta Hiriko enpresen proiektuei, eta biek hondoa jo eta hartzekodunen konkurtsora jo behar izan zuten.

Bi enpresen kudeaketa ekonomikoan irregulartasunik egon zen ala ez aztertzeko Ikerketa Batzordea osatu zuen EAEko Legebiltzarrak apirilean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epsilon auzia
2017-12-20 | ARGIA
Hiriko proiektuaren arduradunak kiebraren erruduntzat jo ditu epaileak

Hiriko auto elektrikoa sustatu zuen konpainiako arduradunak enpresaren kiebraren erruduntzat jo ditu Gasteizko merkataritza-epaitegiak. Jesus Echave, Iñigo Antia, Jose Luis Bengochea eta Fernando Achaerandiok 530.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko diete... [+]


8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat

Fiskalak 8 urteko kartzela zigorra eskatu du Joan Villadelprat Epsilon automobilgintza enpresako gestore izandakoarentzat. Iruzur ekonomikoa egin zuela hiru urte atzera izandako epaiketan erakutsi zen, eta orduan 900.000 euro ordaindu behar izan zituen.


Hiriko auto elektrikoaren sustatzaileen kontra kereila kriminala jarri du Arabako fiskalak

Diru zuriketa eta iruzurra leporatzen die, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako 17,7 milioi euro bidegabe xahutzeagatik.


Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi... [+]


Eguneraketa berriak daude