Emakumeak borrokan

Epsilon auzia: Legebiltzarrak EAJk egindako kudeaketa txarretsi du

  • Epsilon eta Hiriko auziengatik EAEko Legebiltzarrean egin den ikerketa batzordearen ondorioak onartu ditu Legebiltzarrak. 2007an karguan zeuden Jaurlaritzako eta hiru diputazioetako zenbait kideri erantzukizun politikoa eskatu zaie, automobilen industriari lotutako bi proiektuengatik.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur
2014ko urriaren 03a
Epsilon Euskadiko eraikina Arabako parke teknologikoan.

EAJk izan ezik, Legebiltzarreko gainerako alderdi guztiek ikerketa batzordeak ateratako ondorioen alde bozkatu dute. Hiriko eta Epsilon automobilen enpresei emandako diru laguntza publikoak bidezkoak izan ziren edo ez aztertzeko sortu zen batzordea.

Epsilonek 48 milioi euroko laguntzak jaso zituen eta Hirikok 16 milioi eurokoak, biak administrazio publikoetatik, horien artean Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua.

Garaiko EAJko karguak erantzule gisa agertzen dira ondorioetan. Epsilon proiektua “estrategikotzat” hartu zutelako froga industrial eta komertzial “sendorik” gabe. Ikerketa batzordeak ateratako ondorioen arabera, Arabako Parke teknologikoko administrazio batzordeak ere erantzukizun politikoak ditu, horien artean dago EAJko Alfredo de Migel Arabako diputatu ohia.

Batzordearen ondorioen inguruan hainbat adierazpen egin dituzte alderdi politiketako kideek. Jose Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkidearen hitzetan ondorioak “trikimailuz” beteta daude, gestio “txar” baten irudia eman nahi dutelako.

Igor Lopez de Muñain, EH Bilduko kideak esan du, argi geratu dela Epsilon eta Hiriko proiektu “hutsak” izan zirela eta haien helburu bakarra “diru publikoa” eskuratzea zela.

Dena den, testuan erantzukizun politikoa dutenen izenak agertu beharko liratekeela uste du eta EAJri eta PSEri testua “guztiz ez osatzea” leporatu die.

UPyDk ere ildo beretik hitz egin du eta testua “xamurregia” dela esan du.

PSEk eta PPk testua babestu dute eta beraien alderdiak “ustelkeria ororen aurka” daudela gaineratu.

Informazio gehiago:

Epsilon eta Hiriko auziei buruzko informazio gehiago gaiari eskainitako ARGIAren kanalean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Epsilon auzia  |  EAJ  |  PSE-EE  |  EH Bildu  |  PP  |  UPyD

Epsilon auzia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude