Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako guztiek egin zuten onarpenaren balorazio oso positiboa.
Batasuna eta HBren epaiaren irakurketa da garrantzitsuena, eta ezker abertzaleko hainbat hauteskunde zerrenden epaian, funtsean, aurrekoaren haritik tira egiten da. Espainiako Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak erabilitako argudioekin bat egiten du Estrasburgoko epaiak, HB eta Batasuna ETAren estrategiarekin bat datozela ondorioztatzen du eta, beraz, Espainiako Konstituzioa eta estatu demokratikoa babesteko Alderdien Legea legezkoa dela.
Alderdi hauek legez kanpo jartzeko erabili ziren froga guztiak aztertzera ez da sartu, baina horien artean garrantzi handia eman die Batasunaren manifestazioetan “Gora ETA militarra”, “borroka da bide bakarra”, “zuek faszistak zarete terroristak” eta euskal presoen aldeko oihuak botatzeari. Baita etakideak herrietan seme-alaba kuttun izendatu izana ere, edo Batasunaren web gunean Amnistiaren Aldeko Batzordeetako ikurra jarri izana, hau Europako Batasuneko talde terroristen zerrendan dagoenean. Horiek guztiak terrorismoaren apologiaren testuinguruan jartzen ditu eta hauei aurre egiteko egokitzat jotzen da 2001eko Dorre Bikien atentatuen ondoren, munduan eta Europan indarrean jarritako segurtasun estrategia berria.
Epai horrek, bestetik, agerian jartzen du Espainiak Estrasburgoko Auzitegiaren inguruan egindako etxeko lanek bere aldeko emaitza ona izan dutela. Eta, kasu honetan behintzat, Europako Giza Eskubideen auzitegi garrantzitsuenak, giza eskubideei baino garrantzi handiagoa eman diela estatuen egungo izaera eta segurtasunari.
Alderdien Legea “ad hoc” egindakoa izan zen, 40 urteko moldearekin ETArekin ez amaitu izanaren ondorioz egindako estrategia aldaketa. Ez da justua izan inoiz eta Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako Gobernuaren alde egin izanak ez du justu bilakatuko. Sententzia honek, ETA gaitzetsi edo bere aurka publikoki agertzen ez dena, ETAren aldeko bihurtzen du; berdin da –ideietatik harago– erakunde armatu horrekin zerikusirik eduki ez izana, edo deliturik egin ez izana, edo baita borroka armatua bidezkoa ez ikusi izana ere; epai honek egungo Espainian bide armatuen erabilera publikoki gaitzestea edo ETAren aurkakotasuna publikoki agertzea eskatzen du. Hau da, moralki, politikoki eta nahi den ikuspegitik gaitzesgarria edo arbuiagarria izan daitekeena –hau da, ETAren jarduera armatua–, alderdien joko politikoan aritzeko debeku bilakatzen du, eta horrexegatik bakarrik ETAren estrategiarekin bat egiten dela ondorioztatzen da. Epaia argia da zentzu horretan: “Zenbait egoeratan, isiltasuna sostengu zehatza izan daiteke”.
Justizia eta bestelako balorazioez gaindi, dena den, epaiak jarduera politikorako Espainian duen tartea zein den argi utzi dio ezker abertzaleari. Ez da barne mailan duen eztabaida prozesu sakonean kontuan hartu beharko duen atalik garrantzitsuena, baina bai oso kontuan hartzeko gakoetakoa.
Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]
Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote.
Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.