Enric Duran “Robin Hood” kataluniarrak bost urte bete ditu klandestinitatean

  • “492.000 euro lapurtu dizkiet gehien lapurtzen digutenei, hauek salatzeko eta gizarte-alternatiba berriak sortzeko”. Horrela jakinarazi zuen 2008an Enric Duran ekintzaile kataluniarrak bankuei eskatutako maileguak sekula ez zituela itzuliko, eta helburu sozialetara bideratuko zuela dirua.


2018ko otsailaren 14an - 12:05
Enric Duran (Arg: Wikipedia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekintza horrengatik, bost urte daramatza Enric Duranek klandestinitatean, 2013ko otsailaren 13an Bartzelonako Audientzia probintzialean bere aurkako epaiketara agertzeari uko egin zionetik.

Fiskaltzak eta 16 akusazio partikularrek Durani egotzi diote kredituak lortu ahal izateko “enpresa faltsuak sortzea eta nominak manipulatzea”. Zortzi urteko kartzela zigorra bete beharko du ekintzaileak Espainiako Estatura itzultzen bada.

Alabaina, deserriak ez dio eragotzi Durani kapitalismoaren aurkako borrokan jarraitzea, atzera bota baitute Espainiatik kanpo atxilotzea ahalbidetuko lukeen euro-agindua. Kapitalismoaren alternatiba ekonomikoa aurkezten duen Cooperativa Integral Catalana sortu zuen 2010ean eta, duela lau urtetik sistema kapitalista epe luzean irauli asmo duen “ekosistema kooperatibo” bat sortzeko lanetan dihardu, CICen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antikapitalismoa
2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-01-08 | Agustin Arteaga
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
“Ez da trantsizioa, espekulazioa da”

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Kargurik gabe aske utzi dituzte Lurraren Altxamenduak sareko atxilotuak

Iazko abenduan hormigoi ekoizle den Lafarge lantegi batean burutu ekintza ekologistari lotua zen ekainaren 5eko sarekada. Kargurik eta kontrol judizialik gabe aske utzi dituzte atxilotu guziak.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-01-25 | Aurélien Berlan
Gure beharren asetzea, geure gain

Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]


2023-01-16 | ARGIA
“Desalojo ilegalei ez” kanpaina aurkeztu dute hainbat kolektibok Bilbon

Azkenaldian Bilboko San Frantzisko auzoan desalojo ilegalak jazo direla salatuz eta errealitate horren aurrean antolakuntzara dei eginez, Desalojo ilegalei ez kanpaina abiatu dute hainbat kolektibok larunbatean. Juan Mari Aburto alkateak Plan Zubirik 2021-2025 aurkezteko auzora... [+]


“Ukrainako gerra gelditu behar da, nahiz eta lurraldea galdu”

Esta gerra no termina en Ucrania (Gerra hau ez da Ukrainan amaitzen / Katakrak) liburua idatzi berri du Raúl Sánchez Cedillok (Madril, 1969). Ukrainarren defentsarako eskubidea ulertuta ere, gerra gelditzea aldarrikatzen du, hori delako modu egokiena ukrainar... [+]


Rojavan dagoen euskal herritarra
“Egoera oso kritikoa da Rojavako iraultzarentzat eta Kurdistango Askapen Mugimenduarentzat”

Azaroaren 19ko gauaz geroztik, Turkiak areagotu egin du Kurdistango herriaren aurkako erasoa, eta Rojava eta Siriako ipar-ekialdea bonbardatzeari ekin dio. Recep Tayyip Erdoganen gobernuak azaroaren 13an Istanbulen jazotako eztandaren erantzule egin du Kurdistango Askapen... [+]


2022-11-28 | ARGIA
Bilboko Udaltzaingoak etxekaleratze ilegala gauzatu duela salatu du AZET Etxebizitza Sindikatuak

Bilboko Udaltzaingoak legea hautsiz eta indarkeria erabiliz auzokide bat kale gorrian utzi duela salatu du Bilboko AZET Etxebizitza Sindikatuak, Blackstone funts putrearen jabetzako etxebizitza hustu ostean. Ostiralean jazo ziren gertakariak, San Frantzisko kalean, eta toki... [+]


Eguneraketa berriak daude