Enkarterrin proiektatu dituzten bi parke eolikoek "eragin itzela" izango dutela salatu dute

  • Danimarkako enpresa batek eraiki nahi ditu bi parke eolikoek hamar udalerriri eragingo lieke; Kolitza, La Garbea eta Peña Levante mendietan jarriko lirateke. Enkarterrin Parke Eolikorik Ez! plataformak errefusatu egin du ekintza.


2023ko abuztuaren 04an - 09:39
Azken eguneraketa: 12:03
Enkarterrin Parke Eolikorik Ez! Plataformaren elkarretaratzea, Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Argazkia: Enkarterrin Parke Eolikorik Ez!

Hamaika aerosorgailu jarri nahi ditu Dinamarkako Blue Viking Barbara enpresak Enkarterrin. Hamar udalerrietan izango luke eragina proiektuak: Bizkaian, Balmaseda, Artzentales, Sopuerta, Zalla, Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Ugao eta Basaurin; eta Araban, Okondon.

Eusko Jaurlaritzari baimen administratiboa eskatu dio enpresak, eta hark ebatziko du proiektua aurrera joango den edo ez, proposamena aztertu ondoren.

Enkarterrik Parke Eolikorik Ez! Plataformak 200 metroko aerosorgailuak bertan jartzea ekarriko duen “eragin itzela” salatu du. Plataformaren kexak aste hasieran jarri dituzte publiko, Bizkaiko Agintaritzaren Aldizkariak proiektuaren baimen administratibo eskaera argitaratzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, "gutxiago eragingo" duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


Eguneraketa berriak daude