Emakumeek lehen aldiz dantzatuko dute Lesakako Zubigainekoa

  • Heldu den larunbatean, hilaren 6an, lehertuko dira Lesakako sanferminak. Igandea izanen dute egun handia. Ohi bezala, eguerdian, ezpata-dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute. Aurten, lehendabizikoz, emakumezkoak ere izanen dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 03an - 12:10
Lehendabizikoz emakumezkoek ere Zubigainekoa dantzatuko dute (argazkia: Erran.eus).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiruzpalau urtez entseguetan parte hartu ondotik, bertze pauso bat emanen dute; ekitaldi nagusian parte hartuz, Zubigainekotik berdintasunerantz bidea urratuko dute.

Unai Gurrutxaga, Igor Gurrutxaga, Fernando Etxegarai, Martin Etxegarai, Mikel Arriola, Andoni Arriola, Xabier Arriola, Bittor Etxabide, Jon Erro, Alaitz Etxabide, Maddi Taberna, Mikel Maia, Xuban Larretxea, Fred Ramos eta Leire Pastor izanen dira aurten dantzariak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lesaka
2022-06-07
GKS-ren txosna ez onartzearen arrazoia azaldu du Lesakako Txosna Batzordeak
"Defendatzen dituzten ideiak batzordea osatzen dugun talde aunitzen lan ildoarekiko erasokorrak dira"

Eguneraketa berriak daude