Emakumeak giza eskubideen defentsan: 3.305 eraso jasan dituzte aktibistek bi urtean Erdialdeko Amerikan

  • 3.305 eraso egin zizkieten giza eskubideen aldeko defentsan diharduten emakumeei 2017 eta 2018 urteetan eta eraso gehienak estatuek egindakoak izan dira. 65 ekintzaile hil dituzte bi urte horietan eta beste 27 hiltzen saiatu dira. Erasoen kopurua bikoiztu egin da 2015-2016 urtekoekin alderatuta.


2020ko martxoaren 11n - 09:57

Estatuko funtzionarioak dira emakume ekintzaileei eraso egin dieten hamarretik zazpi. Lau erasotik bat mobilizazioetan egin dituzte. Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileen Erdialdeko Amerikako Ekimena taldeak plazaratu duen prentsa oharrak dio ekintzaileak jo-puntu direla, izan ere, bost ekintzailetik hiruk modu jarraian jasan dituzte erasoak.

Giza eskubideen defendatzaileen eskubideak urratuta

Prentsa oharrak jasotzen ditu nolako erasoak jasaten dituzten ekintzaileek: irainak, indarkeria sexuala, bikoteak edo familiako beste kideek egindako indarkeria, ezarritako ordena zalantzan jartzeagatik indarkeria, biktimizazioa, tortura, tratu txarrak, erailketa, psikologikoki zapaltzea, seinalatzea eta prestigiogabetzeko kanpainak.

Eraso hauekin txostena prestatzen ari den ekintzaileen taldeak salatu du giza eskubideen defendatzaileak kriminalizatu egiten dituztela: erasoa jasan duten hamar emakumetik bat kriminalizatua izan zen. Hau izan daiteke kriminalizatzen dituzten emakumeen profila: %40k 26 eta 35 urte artean ditu eta ardura publikoak zituen herri, eskualde edo estatu mailan. Eskubide hauen defendatzaileak dira eraso gehien jasan dituztenak: lurra eta lurraldea; egia, justizia eta erreparazioa; eta eskubideak defendatzeko eskubidea.

Emakume hauek poliziak, enpresak, militarrak eta gainerakoak jazarriak izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Eguneraketa berriak daude