Emakume futbolarien greba bertan behera geratu da sindikatuen eta kluben arteko akordioari esker

  • Sindikatuek eta Kluben Elkarteak emakume futbolarien greba desblokeatzeko akordio bat lortu dute astelehen eguerdian Madrilen eginiko bileran. Adostutakoaren arabera, lan hitzarmena beranduenez abenduaren 20an sinatuko dute, eta futbolariek ordura arteko partidak jokatzeko konpromisoa hartu dute.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 19an - 09:41
(Argazkia: Reala)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Futbolariek urriaren 22an egin zuten greba deialdia, jokalarien %93aren babesarekin, eta joan den asteburuan hasi zuten etenaldia. Ligako talde guztietako jokalariek hartu zuten parte greban, eta ez zen jardunaldiko partida bat bera ere jokatu. Realari igandean Zubietan eta Bartzelonaren aurka jokatzea zegokion.

Gatazkako bi alderdien desadostasun nagusia jokalarien lanaldiaren iraupenari zegokion, eta horrek hitzarmen berrirako elkarrizketak apurtu zituen. Lanaldia gutxienez %75ekoa izatea eskatzen dute futbolariek, eta kluben elkarteak —bertan dira klub guztiak Athletic, Bartzelona eta Tacon izan ezik—, berriz, jardun erdian jarri zuen bere muga.

Orain, ordea, badirudi patronala jokalarien eskaerari erantzuteko prest dagoela. Gauzak horrela, akordioa sinatuz gero, ligako futbolari guztiek urteko 12.000 euroko soldata gordina jasoko lukete.


Irakurri gehiago: Futbola Kirola
Futbola kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Berriketa gutxi
Inauteriak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.