Berri Otxoak plataformak elkarretaratzera deitu du heriotza salatzeko, ostiralean. Ekainean etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxea itxi zuen Barakaldoko Udalak.
Emakume bat hilda aurkitu dute Barakaldoko kutxazain automatiko batean. Larunbatean aurkitu zuten, baina asteazkenean eman dute heriotzaren berri. Ertzaintzaren arabera, gorpuak ez du indarkeria zantzurik. 42 urteko bilbotarra da hildakoa, baina maiz egoten zen Barakaldon eta ezaguna zen herrian.
Uztailean etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxea itxi zuten, Udalaren murrizketen ondorioz. Herriko etxegabeen egoerari aurre egiteko hezitzaileen lantaldea ere desagertu egingo zela salatu zuen Berri Otxoak plataformak. Heriotza salatzeko, elkarretaratzera deitu du plataformak ostiralean, 11:00etan, Barakaldoko Santa Teresa Plazan.
Suizidioaz informatzeak lagundu diezaieke pentsamendu suizida duten pertsonei, baina horretarako egoki informatzea funtsezkoa da, tabu honen inguruan dauden uste okerrak, estereotipoak eta sentsazionalismoa saihestuz, eta arrisku faktoreak, prebentzio neurriak eta dauden... [+]
72 urte zituela, minbiziak eraman du, hainbat urtez haren aurka borrokatu ondoan. Sutsuki ezkertiarra eta abertzalea, bizileku zuen Ortzaize herriaren bizi kultural eta politikotik nazio askapenaren aldeko borrokara, hainbat borroketan inplikaturikoa izan da.
Incidence of mental disorders in the general population aged 1–30 years ikerketak osasun mentalaren inguruko datuak argitaratu ditu. Egungo egoeraren berri eman eta bizitzako etapa garrantzitsuenak zein diren argitu ditu besteak beste.
Sei hilabeteko gestazioaren ostean hil diren umeak erregistro zibilean inskribatu ahal izango dira hemendik aurrera Hego Euskal Herrian, Espainiako legeak jaso duen aldaketa medio. Hori zergatik den hain inportantea eta legeak zein beste pauso eman beharko lituzkeen azaldu dio... [+]
Espainiako Estatuko Ciudad Realen Anisio Castilloren gorpua berreskuratu dute talde memorialistek berriki, 1943an bere buruaz beste egindako errepublikarra, frankistek bera eta bere familia bakean utz zezaten. Ez da gauza berria, etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera... [+]