Elkarretaratzea egin dute Hazparnen Peio Irigoien preso ohiaren alde eta Fijait fitxategien aurka

  • Dozenaka lagun batu dira Hazparnen larunbat goizean, Fijait fitxategi judizialek inposatzen dituzten baldintzak betetzeari uko egin dion Peio Irigoieni babesa adierazteko. Prokuradoreak 1.000 euro eskatu ditu haren aurka. Elkarretaratzearen leloa Fijait-i intsumisioa izan da.


2020ko otsailaren 03an - 09:26
Elgarretaratzea Hazparnen Fijait fitxategien aurka.

Peio Irigoien preso ohi beskoiztarrak Fijait fitxategiek ezarritako betebeharrak betetzeari uko egin dio, fitxategiei beraien zilegitasun politikoa zalantzan jarriz. Garako artikulu honetan irakur daitekeenez, egin zizkioten deialdiei ez entzuna egin ostean, azkenean errepide kontrol batean geratu eta atxilotu zuten.

Frantziako Estatuak Fijait fitxategia 2015ean sortu zuen, Parisen izandako atentatuen ondotik. "Hortik aitzina, terrorismo kalifikazioarekin kondenatuak izan diren pertsona guziak, erretroaktiboki bertan sartuak izan dira hamar urterentzat", salatu dute, ARGIAra bidalitako oharrean. Pertsona baten izena fitxategian izateak, persona hori betebehar zorrotz batzuen eraginpean ezartzen du: hiru hilabetero helbidearen justifikatzeko beharra komisaldegian edo atzerrira bidaiatzeko asmoa adierazi hamabost egun aitzin, besteak beste.

Baldintza horiek ez onartzeagatik izan da epaitua Irigoien Paueko Dei Auzitegian eta martxoaren 12an emanen du erabakia epaitegiak. "Fijait fitxategiaren barne izaitea, onartezina den bigarren kondena bat dela pentsatzen dugu, zainketa errexten dituzten baldintza gogor batzuk betetzera bortxatzen dituelako. Behin kondena beteta, epaiketa berririk gabe eta erretroaktiboki gehituak diren betebeharrak direlako, beste moduko askatasun murrizte hori fermuki salatzen dugu", salatu dute.

Irigoien frantsesez eta euskaraz mintzatu zen epaitegian eta adierazi zuen bere zigorra kartzelatik atera zenean amaitu zela. Prokuradoreak zigor gisa gizarte onurako lanak egitea onartuko ote zukeen galdetzean, ezetz erantzun zuen.

"Peiori eta egoera jasanezin horren aitzinean" intsumisioa erakutsiko duten pertsona guziei sustengua eman diete.

150 preso eta preso ohiri eragiten die neurriak

Berez terrorismo islamiarrari aurre egiteko izan arren Fijait fitxategiak, euskal eta kortsikar preso politiko ugarik ikusi dute beren burua bertan harrapatuta. Preso ohi askok ez daki zerrendan dela, orain gutxi Paulus-Basurco abokatuak salatu gisan. Fitxategien erregistroak 20 urteko iraupena du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude