“Elkarbizitzaren garaia bukatzen eta eskubideen garaia irekitzen ari da”

  • Jaizkibel konpainiak aurtengo jaien balorazioa egin berri du. Datozen hiletako estrategia definitzeko eta "konponbiderako orria berriz ere marrazteko" lanean hasi dira jada. 


2025eko urriaren 10ean - 07:00
Bidasoko Hitza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailaren 8tik jada hilabete bat igaro den honetan, Jaizkibel konpainiak aurtengo jaien balorazioa egin berri du, bideo eta guzti. Aurtengo desfileetan bildutako irudiekin ikus-entzunezko ederra ondu dute konpainiakoek. Horrez gain, ohar bat kaleratu berri dute publikoki, aurtengoa baloratu eta aurrera begira dituzten asmo eta aldarrikapenak herrikideei helarazteko asmotan. 

Lehenik eta behin, Igor Enparan alkateak egindako dekretuak ez duela “inolako aurrerapausorik” ekarri berretsi dutela esan dute. Goizeko desfilean alkateari emandako gutunean hori adierazi ziotela gogorarazi dute. “Alkate dekretua ez betetzeko saiakeran HAOSEk (Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkartea) egindako errekurtso judiziala eta 8an bertan dekretuaren kontrako manifestazio eskaerak, berriro ere erakusten digute ustezko tradizioaren izenean, beraien mesedetara edozer erabiltzeko gai diren horiek ez dituztela espazio konpartituak irudikatzerik nahi”, esan dute ohar honetan. “Ertzaintzaren baimenpean”, alarde baztertzaileko kideei alkate dekretua ez betetzea leporatu diete, eta alkateari, aldundiari eta Jaurlaritzari honako gogoarazi nahi izan diete: “sentimenduak ez daude eskubideen gainetik, eta aurtengo irailaren 8an, haien legeak ez betetzeko bermea ematen diete HAOSEkoei, bai manifestazio baimena emanez, zein haien desfileari harrera eginez”.  

Egunean bertan Enparan alkateak egindako adierazpenak “sinestezinak” izan zirela erantsi dute. “Nola esan daiteke erdizka bete denik dekretua dozena bat pertsona agertu zirenean Gernikako Arbolan? Nola esan daiteke tentsioa jaisteko denok gure aldetik jarri dugula, udal korporazio osoa legitimatu zuen konpainia bakarra Jaizkibel izan zenean 7ko aurreskuan? Espazioei eta batasun guneei uko egitea ez da tentsioa jaistea, hautsa alfonbraren azpian gordetzeak etxea garbitzen ez duen modu berean”. 

Aurten konpainiakoek pairatu behar izan dituzten erasoak gogor salatu ditu konpainiak. Jaizkibeleko kapitaina etxeko atarian erasotua izan zela eta irailaren 8an bertan konpainiako kide bat eta haren lagunek “hitzezko zein eraso fisikoak” jasan behar izan zituztela deitoratu dute. Haiei guztiei, “diren konpainiakoak izanda ere”, babes osoa helarazi diete: “hartu nahiko lituzketen bideetan lagun izango gaituzte”.

Lehen urtea izan da konpainiak irailaren 7ko aurreskuan parte hartzen duena, eta erabaki hori hartu izana positiboki baloratu dute. “Oso erabaki ona izan da, eta bertan mantenduko gara”. Kidego osoak plazan erakutsitako jarrera txalotu du Jaizkibelek, eta “herri ordezkariekiko erakutsitako errespetua” eskertu nahi izan dute. Asanbladan berretsi berri duten bezala, datozen urteetan ere horrelako espazio gehiagotan parte hartzeko erabakia hartu dute, hala nola, “irailaren 10ean hildakoei egiten zaien omenaldian” izango da Jaizkibel aurrerantzean. 

Harro daude konpainiako kideek erakutsitako jarreraz, “irmotasuna, errespetua eta duintasuna” erakutsi baitzuten haien esanetan. Konpainia babestera joan ziren guztiei ere eskerrak eman dizkiete, baita haien irrintziekin bidea alaitu zutenei ere. “Oraindik ere oilo ipurdia jartzen zaigu Zezen Plazara gurutzatzen duen zubitik lorez jositako palestinar zapi erraldoia gogoratzen dugunean”. Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko kanpaina sinbolikoki garrantzitsua izateaz gainera, ekonomikoki ere “oso ongi” atera dela ondorioztatu dute. 12.000 euro inguru bildu dituzte, osorik Palestinara bideratuko direnak. “Irailaren 8tik aurrera ere jarrai dezagun Palestinarekiko elkartasuna irudikatzen eta Gazako genozidioa salatzen”. 

Konpainia dagoeneko datozen hiletako estrategia lantzen ari da, eta horrez gain, hainbat “etxeko lan” ditu esku artean. Batetik, “konponbiderako orria berriz ere marrazteko” lanean jarriko dira, “herriaren diagnostiko batetik abiatuta, aurrera begira hartu ditzakegun estrategia ezberdinak identifikatuz”. Bestetik, jai parekideak nahi dituztenen artean elkarrizketa guneak eta estrategia partekatuak diseinatzeko asmoa dute, “gure konpainia eta Hondarribiko udal gobernua onartzen eta legitimatzen ez dituen HAOSEren gainetik”. “Itxaroten geratu gabe, lanean topatuko gaituzue datozen hilabeteetan. Argi dugu, elkarbizitzaren garaia bukatzen ari dela eta eskubideen garaia ireki”. Hori izango da konpainiaren ibilbidearen oinarria. 

Hona aurtengo irailaren 8aren bueltan osatu duten bideoa: 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
2025-10-10 | ARGIA
Jaizkibeleko bi kidek alardean jasandako erasoak salatu ditu konpainiak

Alardea egin eta hilabetera argitaratu duen oharrean, Jaizkibel konpainiak erakunde publikoei egotzi die “legeak ez betetzeko bermea” eman izana alarde baztertzailea antolatzen duen elkarteari. Konpainia parekideak adierazi du “elkarbizitzaren garaia amaitzen... [+]


Irailaren 8an gertatutako erasoa gaitzetsi dute Hondarribiko Txosnak kudeatzen dituzten elkarteek

Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2024-12-17 | Antxeta Irratia
"Gazteok urte gogor haiek ez genituen bizi, eta karga emozional hori gabe altxa dugu ahotsa"

Alardean desfilatuta ere honek «herriaren benetazko errealitatea irudikatzen ez zuela» ikusita sortu zen 2019an Guztion Alardea, «herria polarizatua dagoelako, baina ikusten ez den masa gris handia dagoela irudikatu beharra zegoelako». Eneko Gonzalez eta... [+]


Hondarribiko alkatea jotzen saiatu ziren herriko jaietan

Hondarribiko Alardearen harira herrian aurten bizi izan den tentsioa garbi islatu du Igor Enparan alkateak, hondarribiar guztiei bidali dien eskutitzean. "Gezurrez eta gorrotoz betetako kanpaina pairatu dut. Zurrumurruak eta gezurrak zabaldu dira herritar guztion arteko... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


"Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira"

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


Eguneraketa berriak daude