Elektrizitatearen garestitzea salatu dute Iberdrolak Algortan duen bezeroen arreta-bulegoan

  • Azken egunotan argindarraren prezioaren gorakada salatzeko asmoz, herri-protesta egin dute gaur, eguaztenean, Iberdrolak Algortan daukan bezeroentzako arreta-bulegoan. GuNe taldeak deituta, 40 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute bertan.

GuNe taldeak deituta, 40 pertsona inguruk protesta egin dute gaur Algortan Iberdrolaren arreta-bulegoaren aurrean.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 14an - 09:13

Joan den astean argindarraren prezioa % 27 garestituko zela publiko egin zenetik, ezinegona hedatuz joan da zenbait herritarren artean. Horren aurrean, Iberdrola enpresa-elektrikoari kexak bideratu eta mobilizatzeko deia egin dute. Hala, gaur, eguaztenean, Bilboko Colon de Larreategi kaleko 15 zenbakian Iberdrolak daukan bezeroentzako arreta-puntuan protesta egiteko deialdia egin dute deitzaileek. Horrez gainera, enpresa elektriko berberak Uribe Kostan dituen arreta puntuetara jo eta bertan kexak tramitatzeko deia ere egin dute. Hala, GuNe taldeak deituta, 40 pertsona inguru batu dira gaur Algortako Basagoiti etorbidearen 64 zenbakian Iberdrolak duen arreta-bulegoan.

Deitzaileen berbetan, "enpresa elektriko handiek aberasten jarraitzen duten bitartean, milaka eta milaka pertsonek ezin izango dute euren berogailua piztu egun hauetan". Era berean, garestitzea hotz-boladaren erdi-erdian egitea salatu dute, "aspaldiko elurte handieneko denboraldi betean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude