ELAk eta LABek auzitara eraman dituzte EAEko eta Nafarroako gobernuak, langileen "bizia eta osasuna" arriskuan jartzeagatik

  • Sindikatuen ustez, martxoaren 31n argitaraturiko "argipen oharrekin" funtsezkoak ez diren zerbitzuak eskaintzen dituzten langileak kutsatzeko arriskuan jarri dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Oharraren eraginkortasuna 24 orduren buruan bertan behera geratzea exijitu dute, "kautelazko neurri bezala".


2020ko apirilaren 06an - 14:43
(Argazkia: ELA)

ELAk eta LABek salaketa jarri dute Hego Euskal Herriko bi gobernu autonomoen kontra, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian eta Nafarroako Gizarte Gaien Auzitegian, martxoaren 31n argitaratu zen "argipen oharra" dela-eta. Ohar horretan, Espainiako Gobernuak ekonomia "hibernazio" egoeran  jartzeko ateratako Errege Drekretuaren interpretazio bat egiten zen eta horren bidez oinarrizkoak ez diren industriako hainbat jarduerarekin jarraitzea eskatzen zuten.

Sindikatuen aburuz, horrela, lantokira joatera beharturik dauden langileen "osasuna eta bizia arriskuan jarri" dute: "Bi gobernuek muturreraino malgutu dute oinarrizko zerbitzuaren kontzeptua, Errege Dekretua urratuz", diote. Langilea bere lanpostuan kutsatzeko arriskuan jarri dutela uste dute, eta ez hori bakarrik, pertsona hauek beste langile batzuk kutsatzea ere ekar dezakeela, alarma egoeraren printzipio nagusiak "hankaz gora" jarriaz.

Auzitegiei eskatu diete 24 orduren buruan bertan behera uzteko argipen oharren baliogarritasuna eta onartu dezatela "langileen osasuna, bizia eta integritate fisikoaren eskubidea urratu" dituztela.

 

 

(Argazkia: LAB)

 

 

Funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko espainiar errege dekretua dela eta ika-mika handia izan zen Sánchezen eta Urkulluren exekutiboen artean, azkeneko honek produkzioarekin jarraitzea eskatzen baitzuen. Espainiako Gobernuaren azken uneko "interpretazio" bat baliatu zuten enpresei euren jarduerari eustea eskatzeko. Sindikatuen esanetan, baina, legezko agindu ofizial bakarra Errege Dekretuak dioena da eta langileen osasuna lehenestea eskatzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude