ELA: "Bizkaiko Foru Aldundiak krisia baliatu nahi du enpresei zergak jaisteko"

  • ELAk iragarri du "diru-sarrerek beherakada handia izango dutela aurten, eta gastuak nabarmen egin du gora eta are gehiago egingo du etorkizunean. Testuinguru horretan, beharrezkoa da diru-sarrera publikoak handitzea, krisiaren kostua zor publiko batekin finantza ez dadin, ziurrenik zor hori ordaintzeak murrizketa sozialak ekar ditzazkeelako etorkizunean. Beraz, errenta altuei, enpresei eta kapitalari zergak igotzea beharrezkoa da". Aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak dituen asmoak justu kontrako norabidean doazela salatu du sindikatuak.


2020ko maiatzaren 11n - 08:18

ELAk salatu duenez, "Bizkaiko Foru Aldundiak krisia baliatu nahi du enpresei zergak murrizteko. Prentsara filtratutako albisteen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak Sozietateen gaineko Zergaren zati bat 2021eko uztailera arte atzeratu nahi du (2019ko Sozietateen gaineko Zergaren %60ren ordainketa izoztu ahal izango dute). Gainera, zerga ordaintzea ekidin ahal izango dute aktibo finkoetan inbertsioak egiteko, ikerketa- eta garapen-proiektuetarako eta enpresa sortu berrietan partaidetzak eskuratzeko. Enpresan lanpostu finko berriak sortzeagatik kopuru hori konpentsatzeko atea ere ireki da".

Sindikatuak dio errenta altuei, enpresei eta kapitalari zergak igotzea "beharrezko" dela

ELAren esanetan pandemiaren ondorioek ekonomia goitik behera kolpatu dute: "Aurreikuspenen arabera, diru-sarrerek beherakada handia izango dute aurten, eta gastuak nabarmen egin du gora eta are gehiago egingo du etorkizunean. Testuinguru horretan, beharrezkoa da diru-sarrera publikoak handitzea, krisiaren kostua zor publiko batekin finantza ez dadin, ziurrenik zor hori ordaintzeak murrizketa sozialak ekar ditzazkeelako etorkizunean, 2008ko finantza-krisiaren ondoren gertatu zen bezala. Beraz, errenta altuei, enpresei eta kapitalari zergak igotzea beharrezkoa da".

Baina Bizkaiko Ogasunak kontrako norabidean urratsak eman dituela adierazi du sindikatuak: "Aurreko hilabeteetan PFEZeko zerga-arauen aldaketa ikusi dugu, arrisku-kapitaleko inbertsioen kudeatzaileei %50 aurrezteko aukera ematen ziena, edo zergen salbuespena 2020ko futboleko Eurokopan parte hartzearekin zerikusia zuten enpresentzat. Gainera neurri hori konfinamendu egoeran onartu zen, COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozialak nabarmenak zirenean. Hori guztia gutxi balitz, Unai Rementeriak ere ondarearen gaineko zerga kentzea proposatu zuen, zeina gizartearen gutxiengo aberatsenak bakarrik ordaintzen duen".

2018an BFAk Sozietateen Zerga murriztu zuela oroitarazi du sindikatuak: "Tipo nominalean emandako murrizketa. Enpresek horren ondorioz, milioika euro gutxiagoko ekarpena egin diote azken urteetan ogasunari".

Inbertitzaile handien alde

ELAk salatu duenez, "neurri neoliberalak eta sistema fiskala gero eta bideratuago dago inbertitzaile handien interesen alde egitera, baita patronalaren interesen alde egitera ere, hartutako neurri berriak erakusten duen bezala. Beste behin ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren benetako aurpegi neoliberala erakusten da; izan ere, gauzak gaizki doazenean, enpresak dira neurriez baliatzen lehenak, baina ekonomia suspertzen denean, enpresak dira diru-kutxa publikoari laguntzen azkenak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude