"El Salvadorreko demokraziaren defentsan" manifestua plazaratu du Euskal Herriko hainbat eragilek

  • "El Salvadorreko presidenteak egindako estatu autokolpe saiakera gogor arbuiatzen dugu. Nayib Bukelek Asanblea militarizatu eta zuzenbide estatu konstituzionala urratu zuen, organo legegile hori bere borondatearen arabera jardutera eta erabakitzera behartzeko".


2020ko otsailaren 13an - 12:32

Orotara ia 30 erakunde politiko, sindikal eta sozialek sinatu dute agiria. Lau gauza "exijitzen" dituzte:

1. Nayib Bukele Errepublikako presidenteak segurtasun eta legezkotasun juridikoaren bidez eratutako ibilbideak errespetatzea, eta bakea eta elkarrizketa politikoari eutsiz, botereen independentzia eta herrialdearen instituzionaltasun demokratikoa bermatzea.

2. El Salvadorreko Konstituzioa arautzen duten printzipioak errespetatuz, bere eginkizunetan, legebiltzarrarekin harmonia soziala eta koordinazio-bideak izatea.

3. Mario Ponce Biltzar Legegileko lehendakariari, Salvadorko herriari une oro segurtasun juridikoa eta bakea lehenestea exijitzen diogu.

4. Organo legegilearen egoera, erabilera eta abusua autokudeatzeko ahalegin horren aurrean, Justizia Auzitegi Goreneko Konstituzio Arloko Aretoari, kasu horietan dagokion konstituzio-kontrola egitea eta herrialdeko presidenteari erantzukizunak eska diezazkion exijitzen diogu.

"Nazioarteko elkartasunetik dei bat egiten dugu El Salvadorren ordena konstituzionala errespeta dadin, militarizazio gero eta handiagoari aurre egin dakion eta El Salvadorrreko herriarentzat bake sozial eta justua berma dadin".

Sinatzaileen artean daude, besteak beste: ELA, LAB, STEILAS, ESK, Hiru, CCOO, Alternatiba, Antikapitalistak, Ezker Anitza IU, Euskadiko GGKEn koordinakundea, Etxalde, Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea, Mundubat, Euskadi-Cuba, Mugarik Gabe eta Sandinistak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: El Salvador
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Nayib Bukeleren atzaparretan katigatuta

Hauteskundeen emaitzak ez du inor sorpresaz hartu El Salvadorren: azken bost urteetan presidente izan dutenak horretan jarraituko du gainontzeko bostetan ere. Berrautaketa lortu duen herrialdeko lehen presidentea da; besteak beste, konstituzioak debekatzen duelako. Baina, botere... [+]


2024-02-02 | Gedar
Milaka preso lanera bidali dituzte El Salvadorren, "kartzelako egonaldiaren kostuaren truke"

"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.


Preso pilaketak eta indarkeriarako deia eragin ditu El Salvadorreko "megakartzela" berriak

“Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak... [+]


Eguneraketa berriak daude