Ekozinemaldia hastear da, “Ura eta energia bizitzarako eta ez heriotzarako” lelopean

  • Ekologia sozialari buruzko zinemaldiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da martxoaren 20tik 30era, Euskal Herriko 18 udalerritan. Ura eta energia izango ditu ardatz, baita ingurumen-aktibistek pairatzen duten errepresioa ere.


2017ko martxoaren 17an - 11:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berta Caceres ekintzaile ekologista hil zutela urte bat pasa dela eta, hark eta beste aktibista askok egindako lana eta utzitako “herentzia” omenduko dute. Hidroelektriken aurka borrokan ari diren aktibistak ere gogora ekarriko dituzte, Standing Rockeko indigenak kasu. Azpiegitura handiek Euskal Herrian sortzen ari diren kalteak ere gogoraraziko dituzte, hala nola Esako urtegia edo Nafarroako Ubidea. Zendu berri den Itoizko urtegiaren aurkako ekintzaile Iñaki García Koch omenduko dute.

Bost dokumental luze eta bi labur eskainiko dizkiote publikoari, Brasil, Honduras, Guatemala, Argentina, AEB eta Euskal Herriko ingurumen gatazkak ezagutarazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025-08-01
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude