Kutsadura eta kudeaketa txarrak azaleratzen dituen txostena aurkeztu dute ekologistek. Kostaldeko lau puntu “egoera txarrean” daudela salatu dute.
Kostaldearen egoera aztertzen duen Bandera Beltzen txostena aurkeztu du Ekologistak Martxanek Bilbon –Espainiar estatu osokoa Madrilen aurkeztu dute– eta salatu du Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeko lau puntu “egoera txarrean” aurkitzen direla. Muskiz, Laga eta Laida, Oribarzar hondartza eta Oriako itsasadarra dira gune horiek.
Arrazoi ezberdinak medio erabaki dute bandera beltzak ematea; Muskizen eta Oribarzarren, kutsaduragatik. Lehendabizikoaren kasuan, Petronorren findegiak sortzen dituen kalteak salatu ditu elkarte ekologistak. Orioko Oribarzar hondartza, aldiz, bertan egiten diren isurketengatik sartu dute txostenean, eta azpimarratu dute “debekatua dagoela bertan bainua hartzea”.
Bere aldetik, kudeaketa txarra dela-eta agertzen dira txostenean Laida eta Laga Bizkaiko hondartzak eta Oriako itsasadarra. Bi hondartzei dagokienez, adierazi dute 2015eko denboraleek eragindako ondorioekin egindako kudeaketa txarrari aurten Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko biosfera erreserban egindako aldaketak gehitu zaizkiola. Zehaztu dute erabakiak erabilerak aldatu eta babeserako zenbait neurri kenduko dituela.
Oriako itsadarrean, berriz, Munto urbanizazio proiektuari eman diote bandera beltza. Epaitegietatik planaren aurkako sententzia jaso arren, urpean geratu daitekeen gunean 200 etxebizitza egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen dutela salatu du Ekologistak Martxanek.
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]