Ekintzaile talde batek AHTri bidea zabaltzeko desjabetzeak eten ditu Lezon

  • Donostia eta Irun arteko AHTren ibilbidea zabaldu asmoz, egunotan desjabetzeak ari dira gauzatzen. Horren aurrean, makroproiektuaren aurkako ekintzaile talde batek protestak deitu ditu.


2021eko urriaren 6an - 07:38
Azken eguneraketa: 09:56
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

"AHTrik ez" eta "Desjabetzerik ez, AHTren dirua behar sozialentzat" lelodun pankartak gainean, ekintzaile talde bat Lezoko Udaleko Kulturgelan sartu zen astearte arratsaldean, bertan adostear ziren desjabetzeak oztopatu asmoz. Ekintzaile taldeak helarazitako oharrean zehazten denez, "Lezoko udalaren babespean sinatzekoak ziren desjabetzeak", Irun eta Donostia arteko ibilbide zatian AHTari bidea zabaldu asmoz.

"Hainbat administraziotako funtzionarioak" udaletxean bilduta zirela, bilkura eten zuen ekintzaile taldeak. Behar sozialak handiak diren garai hauetan halako proiektuek diru xahuketa, garapenkeria eta lurra txikitzea dakartela salatu zuten. Presioaren ondorioz bilkura bertan behera uztea lortu zuten. Hala ere, protesta ez dute amaitutzat eman, eta mobilizazio gehiago deitu dituzte, jakinik "egunotan ari direla Irun eta Donostia arteko trenbideen zabaltze lanetarako desjabetzeak ospatzen". Hala bada, asteazken goizeko 09:30ean Oreretako Udalaren aurrekaldean elkarretaratzea egin dute, eta ostegunean Oiartzungo Udalaren parean bilduko dira 17:30ean.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...