Bullying ingelesezko hitza da, eta jazarpena esan nahi du. Zoritxarrez, hitz hau nahiko ezaguna da, eskola eta ikastetxeetan atzemandako jazarpen eta eraso kasu ugarien ondorioz. Bullyinga ikasle batek edo gehiagok beste baten edo batzuen aurka nahita hartutako jarrera oldarkor eta errepikakorrei dagokie. Jazarpenaren ezaugarria da pertsona batek jokabide oldarkorra, errepikakorra, metodikoa eta sistematikoa garatzen duela beste pertsona baten aurka, eraso fisiko edo psikologikoen bitartez. Jazarpenaren helburua da biktima beldurtzea, isolatzea, mehatxatzea, iraintzea eta emozionalki menderatzea, hau da, hitzen eta/edo erasoen bidez kontrolatzea eta suntsitzea biktimaren nortasuna eta autoestimua hondoratzeko eta txikitzeko. Kasu gehienetan botere desoreka dago erasotzaile eta erasotuaren artean, eta biktimak, oro har, isiltasunean eta bakardadean sufritzen du.
Bestetik, azken hamarkadetan eskola jazarpena prebenitzeko hainbat programa garatu arren, eskoletan jazarpenak modu kezkagarrian gora egin du. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikuskaritzak 2022an argitaratutako azken datuen arabera, 2020-2021 ikasturtean eskola-jazarpeneko 966 kasu posible aztertu ziren, horietatik 129 identifikatuz, aurreko ikasturtean baino 29 gehiago. Nabarmentzekoa da identifikatutako kasuen %31,7 ziberbullyingari dagozkiola, aurreko ikasturtean baino 16 gehiago. Teknologia eta sare sozialen erabilerak eskola jazarpenaren era desberdin bat garatzen du, eta sortutako eduki digitalen hedapenak krudelagoak izan daitezke edonork ikusarazi baitezake. Gainera, nabigazio-erregistroek datuak gordetzen dituzte eta ez dago informazioaren desagerpenaren ziurtasunik. Ondorioz, jazarpena jasaten duenari eragindako kalteak ez du amaiera finkorik, eta erreproduzitzen jarraitzen du.
Garrantzitsua da, beraz, ikastetxeetan eskola-jazarpen kasuetarako prebentzio programa eta jarduera-plan eraginkorrak ezartzea. Programa edo plan horien barruan funtsezkoak dira tutoretzak. Izan ere, ikasgai aproposa da ikasleei azalpenak emateko eskola-jazarpenaren inguruan. Ildo horretan, UNESCOk "Behind the numbers: Ending school violence and bullying" txostenean iradokizun batzuk proposatzen ditu, eskoletan garatzeko. Azpimarratzen da emozioekin lan egitea eta enpatiaren garapena sustatzea ikasleekin. Baita anonimotasuna bermatzen duen egindako jazarpen-salaketetarako postontzi bat eskuragarri jartzea ere, edozein ikaslek sala dezan jaso edo ikusi duen jazarpena. Horrekin batera, hezkuntzaren komunitate osoaren inplikazioa sustatzearren, eskoletan ikasleak, irakasleak, ikastetxeko langileak eta gurasoak biltzen dituen proiektuak egitea, eskola-indarkeria desagerrarazteko. Garrantzitsua da ere IKTen inguruko formakuntzak garatzea eta ikasleei ohartaraztea haien arriskuez. Izan ere, informazioa online dagoenean, oso zaila da ezabatzea, eta informazioak erreproduzitzen jarraituko du.
Bukatzeko, eskoletan jazarpena saihesteak garrantzitsua izan behar du, ikastetxeari eragin negatibo nabarmena dakarkiolako erasoa jaso izan duen haurraren osasun fisiko, mental eta errendimendu akademikoak. Nabarmendu behar da jazarpenak egiten dituen ikasleak helduaroan ere bizitzako edozein esparrutan jarrera bortitzak garatzeko arriskua areagotu dezakeela edozein helburu lortzeko. Beraz, ezinbestekoa da prebentzio programa eraginkorrak garatzea ikasgeletan, errespetuzko balioetan oinarritutako hezkuntza indartzea, bizikidetza bermatzeko, eskolako jazarpena prebenitzeko eta helduaroan jarrera biolentoak ekiditeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]