EITBko zuzendaritza taldea berritu dute

  • Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendaria, Edu Barinagaren ordez. Arantza Ruiz EITB taldeko albistegien zuzendaria izango da eta Joseba Urkiola, aldiz, hedabide guztietako kiroletako zuzendaria.


2021eko otsailaren 24an - 10:25
EITBren Bilboko erredakzioa (Argazkia: EITB Media)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EITBko administrazio kontseiluko bileran zuzendaritza taldeko izendapen berrien berri eman zuen atzo Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak. Aldekoak azpimarratu zuenez, “transformazioa, zeharkakotasuna, nazioartekotzea eta Komunikazio Taldearen kohesioa” izango dira EITB Mediaren zuzendaritza berriaren ikurrak.

2014tik ETBko zuzendari karguan dagoen Edu Barinaga ordeztuko du Unai Iparragirre Torrek. ETBn aurkezle, erredaktore, gidoilari eta programa zuzendari aritua da Iparragirre, eta 2005etik hona Discovery Communications katearen Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikarako Eduki Estrategiako presidenteordea izan da. Londresko kargua utzita dator ETBra bueltan. EITBk adierazi duenez, Iparragirrek telebistari “nazioarteko ikuspegi eta neurria eman nahi dio, formatu eta eduki berrien egokitzapenean lan egiteaz gainera”.

Zeharkako zuzendari batzuk ere izendatu ditu EITBk. Arantza Ruiz Miguelez irratiko, telebistako eta eitb.eus-eko albistegien zuzendaria izango da. Orain arte Radio Euskadiko albistegi nagusien editore izan da Ruiz, eta baita ETB2ko "Qué Me Estás Contado" saioaren aurkezlea ere. Joseba Urkiola Irulegi, aldiz, hedabide guztietako Kirol zuzendaria izango da. Aurretik gidoilaria, dokumental zuzendaria eta kirol erredaktorea izan da Urkiola.

Irratian ere zuzendari berriak izendatu dituzte. Gorka Etxebeste izango da Euskadi Irratiko, EITB Musikako eta Euskal Kantak-eko zuzendaria. Radio Euskadiko zuzendaria, berriz, Jon Osa izango da, eta, azkenik, Xabier Doncel izango da Gazteako zuzendaria. Urko Aristi izango da oraindik ere EITBko irratien zuzendari nagusia.

Bestalde, Maite Amundarain izango da ETBko Albistegien zuzendaria; Dani Alvarez Radio Euskadiko Albistegi burua eta Ander Arzak Euskadi Irratiko Albistegi burua. Datozen hilabeteetan hartuko dute euren kargua zuzendaritzako kide berriek.

EITBLab-en sorrera

Ideia eta eduki laborategia izango da aurkeztu berri duten EITBLab, eta Miramoneko (Donostia) ekoizpen parkean kokatuko da. Laborategiaren egitekoa EITB Mediaren programa arrakastatsuak zabaltzeko modu “transmediak” pentsatzea eta EITBrentzat alor digitaleko proiektu eta edukiak ekoiztea izango da. Azken 13 urteetan Gaztea irratiaren koordinatzailea izan den Jon Lamarca Iturbek zuzenduko du EITBLab.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
Aldatu Gidoia: “EITB ordezkapen linguistikoan eta asimilazio kulturalean sakontzen duen tresna bilakatu da”

Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Amaia Portugal. Entzule pribilegiatuaren berriemaile
“Bruselan kazetariak oso ohituta daude hizkuntza asko entzuten, ez diote euskarari arretarik ematen”

Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]


2025-03-05 | ARGIA
Gaztea Sariak bertan behera geratu dira, langileen eta zuzendaritzaren arteko gatazkagatik

Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Iragarkiak

Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


Eguneraketa berriak daude