EITBko zuzendaria kargutik kentzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

  • EITBren ikusle datu txarrak eta enplegu erregulazio espedientea bultzatzea egozten diote Eusko Legebiltzarreko taldeek, EAJk izan ezik, Maite Iturbe zuzendariari. Gasteizko plenoan EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD taldeek Iturberen dimisioren alde bozkatu dute.


2015eko otsailaren 5ean - 16:19
Azken eguneraketa: 2015-02-06 16:20
Legebiltzarraren gehiengoak bozkatu du Maite Iturberen dimisioaren alde. (Argazkia: eitb.eus).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zuzendaria kargutik kentzearekin batera, Javier Salcedo giza baliabideen zuzendaria kaleratzea ere eskatu dute oposizioko taldeek, EITBko pertsonalaren politikan duen arduragatik.

Hala ere, Legebiltzarraren gehiengoak dimisioen alde bozkatzeak ez du esan nahi hauek gauzatuko direnik. Bozketa ez da loteslea eta erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du. Bestalde, EITBren administrazio kontseiluaren bi herenek Salcedo eta Iturbe kargutik kentzea eskatu dezakete, baina erabaki hau ere Urkulluren gobernuak berretsi beharko luke.

Enplegu erregulazio espedientea atzera botatzea ere eskatu dute oposiziotik. Erabaki honek EITBko 79 langileri eragiten die kaltetu eta enpresa komitearen esanetan. Espedientea zuzenean lotuta dago EITBk ateratako 46 posturen lan eskaintza publikoarekin.

 


Irakurri gehiago: EITB Gasteiz
EITB kanalean gehiago
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.