"Ez dugu onartuko EITB Media EAJren propaganda tresna bihurtzea. Ez dugu onartuko ETB, Eusko Irratia eta eitb.eus Eusko Jaurlaritzaren NO-DO bilakatzea". Haserre mintzatu da LAB sindikatua EiTBko ardura postuetan EAJn politikagintzan ibilitako Andoni Aldekoa eta Ibone Bengoetxea izendatu dituztelako. Horrez gain, goi-kargu eta zuzendaritzan geroz eta jende gehiago dagoela salatu dute.
Jarraian osorik LABen oharra irakurgai:
"EiTBko zuzendariak Sabin Etxera edo Eusko Jaurlaritzara salto egiten ikusi ditugu, baina oraingoan bidea kontrako noranzkoan egiten ari dira. Duela hilabete batzuk Andoni Aldekoa izendatu zuten EITB Mediako zuzendari nagusi eta orain Ibone Bengoetxea aukeratu dute EITB Mediako zuzendari kargurako. Biak EAJko kideak eta politikagintzan arituak. Erabaki eskandalagarria, onartezina eta lotsagarria.
Andoni Aldekoa de la Torre Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen aholkularia izan zen 16 urtez eta Iñigo Urkulluren Lehendakaritzako Komunikazio zuzendaria 2015 eta 2017 urteetan. Ibone Bengoetxea Otaolea 12 urtez izan zen EAJko zinegotzia Bilboko Udalean eta ondoren Bizkaiko Foru Gobernuko diputatua izan zen, Unai Rementeriak duela gutxi kargutik kendu zuen arte.
Aldekoa eta Bengoetxea EITB Media zuzentzen jarrita, EAJren asmoa agerian geratzen da: EITBn kontrol politikoa ezarri nahi du, komunikabide publikoa Gobernuaren komunikabide bilakatuz eta interes alderdikoien mesedetan aritzeko.
Ez dugu onartuko EITB Media EAJren propaganda tresna bihurtzea. Ez dugu onartuko ETB, Eusko Irratia eta eitb.eus Eusko Jaurlaritzaren NO-DO bilakatzea.
EiTBk objektibotasuna, profesionaltasuna, aniztasuna eta neutraltasun politikoa bermatu behar ditu. Halaber, komunikabide publikoa den heinean, euskal herritarren zerbitzura egon behar du, eta ez EAJren edo Eusko Jaurlaritzaren zerbitzura. EiTBk euskal herritarrak profesionaltasunez eta objektibotasunez informatzea izan behar du helburu, aniztasuna eta neutraltasuna errespetatuz, eta ez besterik.
Inoiz baino zuzendari eta gestore gehiago: Horrez gain, EITB Mediaren organigrama berria erabat salagarria dela uste dugu, gestore edo goi-karguen kopuruari dagokionez; izan ere, hiru enpresa ginenean (ETB, Eusko Irratia eta EITBNET) baino zuzendari eta gestore gehiago izango ditugu orain, hiru enpresa horiek EITB Media konpainia bakarrean fusionatu direnean. Ulertezina eta onartezina.
LABek urte luzeak daramatza EITB Mediako lanpostuak egonkortzeko eta plantilla estrukturala adosteko beharra dagoela aldarrikatzen, baina lan hori egiten hasteko baldintza zein den argi utzi dugu beti: gestoreen sistema desegitea (EITB Median 1000 langile eta 100 gestore daude). Zer egin du Andoni Aldekoa jaunak EITB Mediako zuzendaritzara heldu eta berehala? Zuzendari eta goi-karguen kopurua handitu.
Pandemiak urtebete egin duenean, aurrekaririk gabeko krisi sanitario eta sozio-ekonomikoa sufritzen ari garenean, EAJko bi komisario politiko jarri dituzte EITB Media zuzentzen. Garai zailak datoz komunikabide publikora".
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.