EHZ

EHZko musika egitaraua jolas gisa kaleratzen ari dira

  • Euskal Herria Zuzenean festibalaren antolatzaileak jolas baten bidez ari dira musika programazioaren berri ematen, sare sozialez baliatuta. Oraingoz Kàshbäd eta Bigflo et Oliren parte hartzea ezagutarazi dute.


2014ko apirilaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenengo pistaren berri Twitter bidez bidalitako mezuetan eman zuten:

Baionako Xina ostatuko zerbitzariak jakinarazi du zein izango den Kàshbädekin batera eszenatokira igoko den bigarren taldea: Bigflo et Oli Okzitaniako Tolosako rap bikotea hain zuzen.

Jokoak aurrera jarraitzen du, eta Baionatik Donibane Garazira joateko gonbitea egin dute antolatzaileek. Bertan jakinaraziko baitute hirugarren taldearen izena.

Aste osoan zehar luzatuko da pista jolasa, eta izen guztiak ostiralean kaleratuko dituzte, lekornen egingo duten prentsaurrekoan.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!