Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasatu ostean, aurtengo EHZ Nomada izanen da.
Elkarteko kide Jon Irazabalek aurkeztu digu aurtengo edizio berezia.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Jarraian EHZ festibaleko kideek aurtengo edizioaz eman duten informazioa:
2018. urtea, urte berezia izan da Euskal Herria Zuzenean elkartearentzat, transizio urte bat. Horretarako, gure ekain bukaerako asteburuak formatu berezi bat ere hartuko du. Lekorneko zelaietatik, ipar Euskal Herriko xoko ezberdinetara eginen du jauzia. Izan ere, festibal ibiltaria izanen dugu aurtengoan:
"EHZ nomada", hiru data, hiru leku eta betiko egitarau oparo eta anitza.
• Ekainaren 29a ostirala, Baigorriko Plaza Xokon:
Hiru egunei hasiera emateko, Baigorrin ematen dizuegu hitz ordua, aniztasun artistikoak jorratuko dituen gaualdi pollit batetara. Hala nola, bi antzerkiren artean, bata Etxepare Lizeoko ikasleek emanik eta bestea Huts Teatroaren Hozkailua antzezlana, dantza ere izanen dugu ikusgai Kukai konpainiarekin eta bere Gelajauziak ikusgar-riarekin. Ondotik, Doctor Mephisto taldearen kobre, kantu eta gitarraren “blues/soul” notek inarrosi-ko dituzte bazterrak.
• Ekainaren 30ean, ibiakoitzez, Baionan: egun osoko egitaraua:
Goizetik arratsaldera Baionako karrikak animatuak izanen dira bertako ostatu eta Magnéto, MamiTxula, Patxoki eta Zizpa Gaztetxea elkarteekin elkarlanean. Dantza estilo desberdinak ikusten ahalko dira, baita poteo baten bidez ere, ostatu eta leku ezberdinetan animazioak izanen dira: txaranga, argazki erakusketa, musika, talde, dantza ikusgarri, Dr Troll magoa eta zirkoa.
Horrez gain, Euskal Herrian eta gure mugetatik’at ditugun gaien ausnarketa momentuak ere proposatuak izanen dira eztabaida guneari esker, batez ere feminismoaz (gune ubela ere presente izanen da), errefuxiatuen harreraz, Euskal Herriko gatazkaz, edo altxatzen diren kolektibo edota autogestio guneetaz.
Gaualdia “Mousserolles” harresietan iraganen da, kontzertuekin. Afro-folk estiloan Kolinga bikotea, Baionako Le bal du samedi soir DJ kolektiboa, Donostiatik etorritako Pelax, Yassassin taldearen rock indartsua baita Casey rap kantari engaiatua.
• Uztailaren 1ean, igandez, Itsasuko Atharrin: egun goxoa adin guziendako eskaintzarekin.
Goizean Atx Teatroa, Bilboko antzerki konpainia jinen zaigu Itsasuko gaztetxera, Bihotz Salataria antzezlanaren proposatzera. Ondotik Atharrin Arberoako txarangak giroa berotuko du Euskal Herriko Laborantza Ganbararen zikiro mitikoa aitzin. Zikiro hau, beti ere etxe-ekoizpenekin, tokiko kalitatezko mozkinekin eta KLI-K txarangak mementoan emanen duen giro paregabearekin burutu-ko da (tokiak lekuan berean goizeko 10ak30tik goiti). Ondoan eta arratsaldean zehar haurren xoko bat pentsatua da puzgarriekin eta horrez gain, Elirale konpaniaren Bihotz2 dantza ikusgarria eta Chicken Street zirko konpanien Poilu ikusgarriak izanen dira ere.
Gaualdia eta asteburua ongi bukatzeko Foisis Jaunak taldeak, 80 hamarkadako Itoiz taldearen kantuak oroitaraziko dizkigu. Azkenik, denen umore on eta parte hartzearekin Goxoki gaztetxeak bere ateak idekiko dizkigu. Erran gabe doa, deslokalizazio hauek, abiagune berriak ideki dituela eta aurten ere, gazte zoin ez hain gazteen arteko harremanak sustatzeko, eskaintza kultural zabal bat balorizatu nahi izan dugula. Beti ere bertako eta bestelako laguntzailegoarekin elkarlanean oinarrituz.
Horretarako, 2018. urteko EHZ izanen da gure asmakuntza berrien sorgin zelaia.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.