Euskal Errepublikaren aldeko ekitaldiak iragarri dituzte otsailean herri ugaritan

  • 2020ko otsailaren 15erako deialdia egin dute, “Espainia eta Frantziatik atera eta Euskal Errepublika” behar dela aldarrikatzeko.


2019ko azaroaren 15an - 10:00
Aurkezpena Donostiako Antigua auzoan egin dute. (Jon Urbe / Foku)

Larunbatean aurkeztu zuten Ehuntzen ekimena. Ohar baten bidez adierazi zuten Espainiako eta Frantziako Estatuen menpe “euskaraz bizitzeko zailtasunak” dituztenek, “baxoa frantsesez egitera behartuta” daudenek edota “urrutiko kartzelatan senide eta lagunak” dituztenek osatzen dutela mugimendua.

Data zehaztuta

2020ko otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna ospatzea erabaki dute. “Egunerokoan eragiten dizkiguten arazoetatik abiatuz eta herri eta auzo bakoitzak nahi duen gaiaren inguruan arituz” ospatuko dutela adierazi dute.

Jadanik Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko 21 herri eta auzo egun hori prestatzen hasiak dira, eta parte hartzeko gonbita luzatu diete gainontzekoei. Harremanetan jartzeko: ehunehuntzen@gmail.com posta elektronikoaren bitartez.

Ondorengo lekuetan dagoeneko daude lotuta ekimenak:

Mungia (Bizkaia).
Beasain (Gipuzkoa).
Donostia, Antigua (Gipuzkoa).
Donostia, Añorga (Gipuzkoa).
Donostia, Amara Berri (Gipuzkoa).
Donostia, Amara Zaharra (Gipuzkoa).
Donostia, Bidebideta (Gipuzkoa).
Donostia, Egia. (Gipuzkoa)
Donostia, Gros. (Gipuzkoa)
Donostia, Igeldo. (Gipuzkoa)
Donostia, Intxaurrondo. (Gipuzkoa)
Hernani (Gipuzkoa).
Oiartzun (Gipuzkoa).
Oñati (Gipuzkoa).
Pasaia (Gipuzkoa).
Tolosa (Gipuzkoa).
Zumaia (Gipuzkoa).
Hendaia (Lapurdi).
Urruña (Lapurdi).
Barañain (Nafarroa).
Bera (Nafarroa).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude