Ehun hildakotik gora izan dira Sudanen, demokrazia eskatzeko manifestazioetan

  • Sudango Medikuen Batzorde Nagusiak salatu du 101 pertsona hil eta 326 zauritu dituztela, demokrazia eskatzeko manifestazioetan. Asteazkenean Nilo ibaitik 40 gorpu erreskatatu zituztela gehitu dute.

2019ko apiriletik herrialdea gobernatzen ari den Trantsiziorako Batzorde Militarraren aurkako manifestazioak egiten ari dira Sudango biztanleak, eta paramilitarrek bortizki erreprimitu zituzten. 101 hildako neurtu ditu Sudango Medikuen Batzorde Nagusiak, baina zifra hori handiagoa izan daitekeela baieztatu dute.

2018ko abenduan, Sudandar askok 30 urte boterean izan den Omar al-Bashir gobernutik kentzeko prozesu iraultzailea hasi zuten. Eragin zuten presioa dela eta, Omar al-Bashir diktadoreak dimisioa aurkeztu zuen, baina jeneral-talde batek hartu zuen boterea, Trantsiziorako Batzorde Militarra izeneko behin-behineko gobernua sortuz. Egoera aldatzen ez zenez, herritarrek Batzorde Militarraren aurkako manifestazio baketsuak hasi zituzten.

Greba orokorra

Manifestariak jasaten ari diren errepresioa dela eta, Aldaketa eta Askatasunerako Aliantzak desobedientzia eta greba orokorrera deitu ditu Sudango biztanle guztiak, Batzorde Militarrak uko egin arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sudan
Nazioarteak ez ditu entzuten Sudango bonben leherketak eta herritarren bakerako deiak

2019ko iraultza popularrari esker lortu zuten 30 urtez presidente izandako Omar al-Baxir boteretik haizatzea. Armadaren laguntzaz bota zuten presidente ohia, baina trantsizio demokratikoaren alde segitu zuten borrokan, herritarrek soilik osaturiko gobernu baten sorrera helburu... [+]


Urrun dago… Sudan

Sudango gerrak milaka errefuxiatu eragin ditu; horien bila ez da inor joango, Europak ez du artatzeko dispositibo berezirik abiatuko, ezta korridore segururik zabalduko ere. Gerra Afrikan gertatzen ari da, eta NBEren arabera sortu dituen 800.000 errefuxiatuak inguruko herrietan... [+]


2023-04-17 | Leire Artola Arin
Sudanen gutxienez 97 pertsona hil eta ehunka zauritu dituzte asteburuan

Armadaren eta Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazkak eztanda egin du asteburuan, batik bat Khartum hiriburuan. Herrialdeko agintaritza osatzeko trantsizio epean daude bi aldeak, baina botere gatazkak borroka odoltsua eragin du.


Eguneraketa berriak daude