Nesken mutilazio genitala debekatu du Sudanek

  • Sudango Gobernuak debekatu egin du nesken mutilazio genitala eta urrats historikotzat jo dute emakumeen eskubideen defentsan. Dena den, kezka dago legea ez dela nahikoa izango sozialki oso errotuta dagoen ohitura hau ezabatzeko.


2020ko maiatzaren 5ean - 17:43
Argazkilaria: Ayomi Benedicto.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Isuna eta hiru urteko kartzela-zigorra jaso dezake mutilazioa ospitalean edo ospitaletik kanpo egiten duenak. Hala dio Sudango legeak, joan den apirilaren 22az geroztik. Aktibistek pozik hartu dute albistea, eta neurriak praktika honi frenoa jartzen lagunduko duela uste dute, baina baita ere oraindik bidea dagoela egiteko.

Oso praktika arriskutsua

Oso praktika arriskutsua da, arazo mediku larriak sor baititzake, hala nola infekzioak, kisteak, haurdun geratzeko zailtasunak eta sexu harreman minberak.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, 14 eta 49 urte artean dituzten Sudango emakumeen %87ak mutilazio genitalen bat sufritu dute. Munduan, kalkulatzen da 200 milioi neska eta emakume inguruk sufritu dutela praktika hau, Afrikako 27 herrialdetan eta Asia eta Ekialde Ertaineko hainbat zonaldetan.  


Giza eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.