Ehun ekintzailek Europako hegazkin pribatuen azoka handiena blokeatu dute

  • Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion talde ekologisten ehun aktibista inguruk Europako jet pribatuen azokarik handiena blokeatu dute astearte goizean, Greenpeacek jakitera eman duenez. Askotariko herrialdetako ekintzaileek Genevara joan dira, hegazkin horien "erabateko debekua" eskatzeko. Azken hilabeteetan hainbat manifestazioren ostean dator protesta.


2023ko maiatzaren 24an - 09:48
Azken eguneraketa: 12:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europako Abiazio Komertzialaren Hitzarmena eta Erakusketa (EBACE) ekitaldian ikusgai zeuden hainbat hegazkin pribaturen aurrean jarri dira ekintzaileak eta hegazkinen eskaileretara kateatu dira. Erakusketaren atarian ere jarri dira, erosleen sarrera saihesteko. Halaber, "jet pribatuak gure etorkizuna erretzen ari dira", "gure planeta hiltzen ari dira" gisako mezuak paratu dituzte hegazkinetan. 

Klara Maria Schenk Greenpeaceko Mobility for All kanpainaren arduradunak adierazi du jet pribatuek krisi klimatikoan eragin zuzena dutela: "Herritarrak ahaleginak egiten ari gara emisioak murrizteko, eta pertsonarik ahulenak dira krisi klimatikoaren eragina gehien pairatzen dutenak. Bada garaia administrazioek emisio bidegabe eta gehiegizkoei amaiera emateko eta jet pribatuak debekatzeko". 

Hainbat ikerketen arabera, hegaldi pribatuek hegaldi komertzialek baino hamar aldiz CO2 gehiago sortzen dute, eta mikropartikulek eta zaratak kutsadura neurrigabea eragiten dute, osasunari, bizi kalitateari eta ingurumenari kalte eginez. 


Irakurri gehiago: Larrialdi klimatikoa Ingurumena
Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.